Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Ingurumen-arazo nagusiak

Ur-baliabideen kutsadura

Tamesis

Gaur egun, ur-baliabideen gehiegizko ustiapena eta kutsadura izugarriak dira, kezkagarriak benetan, azken 50 urteotan ur-kontsumoa hirukoiztu egin baita. Gizakiok ibai eta aintziren ibilbideak geuri komeni zaigun moduan murriztu eta eraldatu ditugu, eta horrek, noski, eragin kaltegarria izan du ingurunean eta animalia-espezieengan. Hirietatik hurbil kokatutako eremuetan, arazoa are larriagoa da, ibaien habitatak kutsatuta eta narriatuta daudelako.

Uraren % 80 nekazaritzarako erabiltzen da, eta prozesuan zehar kutsatu egiten da, pestiziden eta ongarri kimikoen erabilerarengatik. Ondorioz, ur gezaren kalitatea eskastu egiten da, eta edangarri izateari uzten dio. Jakinekoa denez, gizakiak edateko ura besterik ez dezake har, nahiz eta kantitate txikiak izan.

Bestalde, akuiferoei nekazaritzan ematen zaien erabilerak barnealdeko eremuen desertizazioa dakar berekin. Ur-erreserba osoak erabili eta denbora laburrean lehortzen direnez, akuiferoek ez dute izaten berroneratzeko astirik, eta lehortutako gune horiek itsasoko uraz hornitzen dira.

Zaborrez betetako hondartza

Itsasoko ura ere kutsatzen ari da, azkar gainera, batik bat herrialde industrializatuetako kostaldeetan. Gune horietan, hiri-hondakin, plastiko, detergente, metal astun eta erregaien isurpen kontrolatugabeei ez zaienez mugarik ezartzen, itsas habitata narriatu eta kutsatu egiten da.

Uren narriadura azkar hori geldiarazteko eta lehengo kalitatea erabat berreskuratzeko, araztegiak izeneko instalazioak erabiltzen dira: hondakin-urak itsasora itzuli aurretik, elementu kutsatzaileak suntsitzen dituzte. Hala ere, araztegiak ez daude hirigune guztietan, eta, gainera, herrialde industrializatu jakin batzuek besterik ez dituzte erabiltzen.

3

Erantzun zure koadernoan:

  • Zer dira hondakin-urak edo fekalak?
  • Zure ustez, nolako kutsadura sorrarazten dute eta zer ondorio eragiten dituzte?
4

Erantzun zure koadernoan:

  • Iker ezazu gaia zeure udalean eta aurki itzazu, gutxienez, uren egoeran eragina duten bi ekonomia-jarduera: nekazaritza, fabrikak, etab. Horretarako, ikus ezazu zer industria mota dauden zu bizi zaren eremuan.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.