Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Lurra

Basoaren ustiaketa

Baso masa egungo Euskal Herrian

Betidanik pertsonek egurra, kautxua eta kortxoa zein bestelako substantzia erabilgarriak atera dituzte modu iraunkorrean basotik.

Egurra basoko baliabideetatik gizakiari produktu gehien eskaintzan dizkiona da. Berotu eta elikagaien prestaketarako sua egiteko erabiltzeaz gain egurretik erretxina eta papera fabrikatzeko zelulosa ateratzen ziren.


    Kautxuaren arbola
  • Kautxu naturala: Latex izenez ere ezaguna. Erretxina hau jatorriz Amerikako erdi eta hegoaldean biltzen zen kautxuaren arbolatik zuzenean. Aztekek gomazko pilotekin jolasten zuten, kautxutik ateratakoak. Maiek kautxua erabiltzen zuten oinetakoen zoletarako eta haien jantziak latexarekin (edo kautxu naturalarekin) bustitzen zituzten iragaztezin bihurtzeko. Europarrek XVIII. mendean deskubritu zuten.

  • Kortxoa
  • Kortxoa: Kortxoa artelatzaren azaletik ateratzen da ekainean zehar bederatzi hilabetean behin, azala landarea kaltetu gabe kentzeko modua baita. Haren aplikaziorik nagusiena ardo botilak tapatzeko erabilitako kortxozko tapoiak dira, baina hotza eta zarata isolatzeko elementu egokia ere bada.

  • Ikatz begetala.
  • Ikatz begetala: Antzina ikatz begetala egurretik ateratzen zen sutzen uzten ez zuten espazio itxietan (txondorretan) errez. karbonizazio izenez ezagutzen den prozesuaren ondorioz tenperatura altuek begetala ikatz porotsu bihurtzen zuten. Txondorrak ikatza lortzeko ohiko modua dira eta XIX. mendean oso praktika orokorra zen Euskal Herrian.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.