Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Estatuen antolamendu politikoa
Atala: Egungo mapa politikoak
Europar Batasuna
Europar Batasuna
Merkataritza-helburu praktiko jakin bat lortzeko eratutako nazioz gaindiko erakundea. Hainbat estatuk Europako merkatu bateratua sortu nahi zuten, nazioarteko beste merkatu indartsu batzuen (esate baterako, Ameriketako Estatu Batuetakoen eta Japoniakoaren) pare aritzeko. Ahaleginak eta kapitala bateratzea eta baliabideei ahalik eta probetxurik handiena ateratzea zituzten helburu, ziur baitzeuden, elkarren artean ikerkuntzaren eta berrikuntzaren bidea urratuz gero, ekoizpen-kostuak murriztea eta proiektu handiak gauzatzea lortuko zutela. 1957 – Erromako TratatuaEuropako Ekonomia Erkidegoa (EEE) eratu zuten Alemaniak, Frantziak, Italiak, Belgikak, Herbehereek eta Luxenburgok. Herrialde kideen artean ekonomia-politika bateratuak finkatzen saiatu ziren, adibidez, salgaien, pertsonen, kapitalen eta zerbitzuen zirkulazio askea. Halaber, EEEko estatu kideek nahitaez bete beharreko arauak eta legeak ere ezarri zituzten. 1987 – Europako Agiri BakunaEkonomiaren eta gizartearen kohesio-printzipioan oinarritua. Helburu ekonomikoa baino haratago behatuz, mugarik gabeko gizarte-eremu bakarra sortzea zuen helburu, pertsonen zirkulazio askea lortzeke baitzegoen artean. Gainera, datak eta konpromisoakfinkatu zituzten, herrialde kideek ikerkuntzan, teknologian eta ingurumen-babesean elkarlanean has zitezen. EEEren egiturak indartu egin ziren: batik bat, Europako Parlamentua eta Justizia Auzitegia. Herrialde batzuek barne-erreferenduma egin zuten Agiria onartzeko, estatu-politikari lotutako hainbat gaitan (adibidez, hezkuntzan eta ingurumenean) eragina izango zuelako. 1992 – Maastricheko Tratatua eta izen berria, Europar Batasuna (EB)EBk beste aurrerapauso bat eman zuen elkartasunean eta anaitasunean oinarritutako kontzientzia europar berria indartzeko bidean, lan politikoa eginez eta estatu kideetako gobernuak kanpo-politika eta segurtasun bateratuak berenganatzera bultzatuz. Era berean, moneta bakarra kaleratzeko konpromisoa sinatu zuten. Maastricheko Tratatuaren puntu batzuk moldatu egin behar izan ziren gerora, estatu kide guztien interesekin eta asmoekin bat etortzeko eta denak ados egoteko. Europako Erkidegoak sortu eta hiritarren eskubideak finkatu zituzten:
13
Erantzun zure koadernoan
2002 – Nizako Tratatua eta euroaOrdura arteko dokumentuak moldatu eta bateratu egin zituzten, 25 estatu kidez osatutako erakundearen eraginkortasuna areagotzeko. Gainera, moneta bakarra kaleratu zuten, salgaien joan-etorrietarako eragozpenak bertan behera geratzeko. Euroa, gaur egun, moneta ofiziala da euroguneko 16 estatu kidetan –27 dira guztira–: Alemanian, Austrian, Belgikan, Zipren, Eslovakian, Eslovenian, Espainian, Finlandian, Frantzian, Grezian, Holandan, Irlandan, Italian, Luxenburgon, Maltan eta Portugalen. Beste bost herrialdetan ere erabil daiteke euroa, nahiz eta moneta ofiziala ez izan. Beraz, 327 milioi europarrek erabiltzen dute guztira. |