Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Ekonomia eta ekonomiaren antolaketa

Sistema ekonomikoak

Soberakinak

Soberakinak: Produkturik soberan geratu bada, beste produktu batekin edo diruarekin trukatzeko aukera ematen da. Iraupenerako ekonomia batean ez dago horrelakorik, ekoizten dena kontsumitzen baita. Soberakinei esker sortu zen komertzioa.


Kapitala

Kapitala: Edozein jarduera ekonomikoren hasieran kapitala behar da. Kapitalak ekoizpenerako azpiegiturak (lurrak, eraikinak, ekipamendua, langileen soldatak…) sortzeko beharrezko dirua ematen du.

Banku-kontuetan metatzen da, eta horietatik bideratzen dira egin beharreko ordainketak. Kapitalaren barruan bestelako ondasunak ere badaude: instalazioak, makinak edo ekoizpenean laguntzen duten teknologiak.

Sistema Kapitalista

Enpresek eta kontsumitzaileek ondasun eta produktuen salerosketan parte hartzen dute. Operazio horiek eskaintza-eskarien legearen bidez erregulatzen den merkatu batean gertatzen dira. Hau da, dauden produktu eta zerbitzuak kontsumitzeko prest dauden ondasunen eskaeraren aurrean jartzen dira. Zenbat eta gehiago eskatu produktu bat, orduan eta merkeagoa izango da. Gutxiagotan eskatzen bada, esklusiboagotzat hartzen da eta garestiago ateratzen da. Azken kontsumitzaileek ere, eragina dute salneurrian, zenbat ordaintzeko prest dauden erabakitzen baitute.

Kapitalismoa

Merkatuak berak inposatzen ditu ondasunen banaketa, salneurriak eta soldatak, eskaintza-eskarien legearen bidez. Sistema horri Merkatu-ekonomia ere esaten zaio eta munduko herrialde gehienetan dagoena da.

Hala ere, kapitalismoak hutsuneak ditu eta Estatuak parte hartu behar izaten du. Horrelakoa dugu monopolioen kasua. Askotan, konpetentzia oso bortitza izaten da eta enpresa batek edo bik kontsumo-sektore zehatz bat menpean hartzen dute, gainontzeko enpresentzat tokirik utzi gabe. Era horretara, produktuaren kalitatea eta salneurria inposatzen dute, eta gehiegikeri egoerak gertatzen dira kontsumitzailearen kalterako.

Gainera, kapitalismoak onura ekonomikoa baino ez du bilatzen, ez du onura soziala lortzeko inbertitzen. Oso ohikoa da enpresek ekoizpen azkarra bilatzea, injustizia sozialak eta ingurumenaren hondamendiak ekartzen dituena.

Globalizazioa

Azken urteotan sortu den kontzeptua da. Planeta osoan bizi-sistema global eta bakarra inposatzen ari dela, eta aurrera egiten ari dela azaltzeko balio digu.

Herrialdeen artean harreman komertzialak daude, dena erosten eta saltzen da. Sistema kapitalistetan oinarritutako herrialde batzuetako zabalkuntza ekonomikoaren atzean, espiritu kontsumitzailea bultzatzen dituzten ideia eta ohituren zabalkuntza ere heltzen da, eta aldi berean, komunitate bateko berezko pentsamoldeak ezerezten dira. Konpetentzia librea dagoenetik, munduko ia edozein tokitan aurki daitezkeen produktu eta zerbitzuak daude.

Sistema kapitalistak munduko herrialde guztietako elkarren mendekotasun soziala, ekonomikoa eta kulturala bultzatu duela esaten da. Batean erabakitzen denak berehalako eragina izango du gainontzekoetan. Munduko herrialde ekonomikorik indartsuenek eragina dute gainontzekoetan; euren produktu eta zerbitzuekin inbaditzen dituzte. Horrelakoak ditugu Ameriketako Estatu Batuak, Europar Batasuna eta Japonia.

Coca-Cola

Gainera, komunikabide eta garraiobideei esker, ideiak azkar mugitzen dira batetik bestera. Horren adibide garbia internet eta telebista ditugu.

Ideien transmisioak pentsamenduaren kontzientzia globala sortu du, eta bizitzeko, pentsatzeko eta jokatzeko erak konpartitzen dira. Ezagupen teknologiko eta zientifikoak, adibidez, estatu gehienek bereganatu dituzte euren onura eta garapenerako. Hala ere, guztiongan eragina duen eraldaketa horretatik, Globalizazioak berak sortu dituen injustizia sozialen inguruko kezkak ere sortzen dira; hori dela eta, badira horrelako egoerak salatzen dituzten mundu mailako erakundeak.


5

Erantzun zure koadernoan

  • Globalizazioaren abantailak eta desabantailak banatu eta zerrendatu.
  • Globalizazioaren eragin negatiboak salatzen dituen erakunde bat topatu eta deskribatu.

Sistema sozialista

Erabat sozialista den sistema batean, Estatuak antolatzen du jarduera ekonomikoa, eta ekoizpenerako bideak (kapitala, baliabideak etab.), eta enpresak zuzentzen ditu. Jabego pribatua ez da ia existitzen, eta ondasunen banaketa, produktuen salneurria eta soldatak erabat kontrolatzen dira. Politika Ekonomika Zentralizatzaile izenez ere ezagutzen da.

Mao Tse-tung

Sistema honek biztanleen oinarrizko beharrak bermatzen ditu eta irabazi asmoa besterik ez duen politika baten gehiegikeriak eta pobrezia ekiditen ditu. Gainera, ekonomia mota honek bertako ekoizpena lehenesten du kanpokoaren aldean; eta horrela, bertako ekonomia indartzen du.

Hala ere, langileek ez dute gogotsu lan egitera bultzatuko duten pizgarririk, eta formaziorako interesa galtzen dute. Horrek, sistema gizarteak dituen aldaketa edo beharretara behar bezain azkar ez egokitzea dakar.

Europako herrialdeek babes sozialarekin eta lanaren erregulazioarekin zerikusia duten zenbait arau sozialista eskuratu badituzte ere, gaur egun, oso herrialde gutxik mantentzen dute formula hori % 100ean: Txina, Kuba, Vietnam eta ipar Korea.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.