Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Ura

Makinaria mugitu

Uraren Energia eragilearen aprobetxamendua makinaria mugiarazteko Erdi Aroan erabili zen gurpil eta engranaje sistemak mugitzeko, errotarriak bezalako artefaktu handiak bultzatu eta mugiaraziz.

Ur-errota baten funtzionamendua
Ur-errota baten funtzionamendua
Ur-errotak

Antzinako zentral minihidrauliko baten funtzionamendua

XX. mendearen hasieran, teknika hau oso eraginkorra izan zen elektrizitatea sortzeko. Lurralde osoan zehar eraiki ziren instalazio hidroelektrikoak ibaien ondoan. Hauen bidez altuera batean kokatutako ur masa txikiak zeukan energia aprobetxatzen zen energia elektriko bihurtuz.

Elektrizitatearen eskaria handitzearekin instalazio hidroelektriko handien eraikuntza nagusitu zen, hori dela eta era honetako zentralen erabilera gutxitu egin zen. Gaur egun zentral minihidrauliko bezala ezagutzen dira, instalatutako potentzia ez delako 10 megawattera heltzen. Euskal Herrian, normalean ehun urte baino gehiago duten mendiko minizentralak dira, ur-emari gutxiko ibaien menpean daudenak eta beraz produkzioa urtaro jakin batzuetan soilik ematen dutenak. Halere, haien ingurugiroarekiko inpaktu txikiagoa dela eta, azken urteotan hauetako instalazio batzuk berreskuratzen ari dira dibertsifikazio energetikorako alternatiba legez.

2

Erantzun zure koadernoan.

  • Deskriba ezazu Euskal Herrian berreskuratutako minizentral hidroelektriko bat, ahal bada zure herrialdekoa. Idatzi izena, eraiki zen urtea eta funtzionamenduaren oinarrizko ezaugarriak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.