Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Hondakinen kudeaketa

Hondakinen metaketa

Industriak kontsumo-ondasunak ziztu bizian ekoizten dituen arren, birziklatze- edo narriatze-prozesua motela izaten da. Beraz, ondasunen ekoizpenaren eta suntsipenaren artean desoreka nabarmena dago. Herrialde garatuetan, produktuen eskaria oso handia da, neurriz kanpokoa, eta, beraz, hondakinak barra-barra sortzen dira. Hondakinak desagerraraztea (birziklatuz edo errez) ez da erraza, eta ingurumenak larrutik ordaintzen du, hizpide ditugun ondasunak ekoizteko ezinbestekoa baita natura-baliabideak eta energia erabiltzea. Eta horri guztiari aipatutako erabileren ondorioz atmosferara heltzen diren CO2 isurpenak gehitzen zaizkio.

Zabortegia

HHSek (Hiri Hondakin Solidoek) etxeko zaborrak eta giza jardueretan sortutako hondakinak (obretakoak, industrietakoak, osasun-alorrekoak etab.) hartzen dituzte barne. Arazorik handienak hirietan dituzten arren, herrigune txikietan ere nabaritzen da gaiaren eragina, zabortegi kontrolatugabeak maiz sortzen baitira. Zabortegi horietan, gai kutsatzaileak lur barruan sartu eta ibai eta akuiferoetara iristen dira.

Ez da batere erraza hondakin mota batzuk berreskuratzea, eta berreskuragarriak direnekin ere prozesu luze konplexua egin behar izaten da, giza, natura- eta energia-baliabideak erabiliz. Horregatik da hain garrantzitsua etxean zaborrak sailkatzea eta bakoitza dagokion edukiontzian uztea. Horrela, ezin konta ahala baliabide aurrezten lagunduko dugu.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.