Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Munduko potentziak

Errusia eta Estatu Independenteen Erkidegoa (EIE)

San Basilio katedrala (Mosku)

SESB zatitu ondoren, Errusiak eta beste hamaika errepublika sobietar ohik EIE sortu zuten. EIE etengabe berregituratu dute, komunismotik kapitalismorako igarobideak ekonomia-krisi larria ekarri baitu berekin. Ondorioz, herrialde kideen egoera politikoa ez da batere egonkorra. Arazoak arazo, EIEk presio-ahalmen nabarmena du Europan, zenbait herrialderekin oso aspalditik dituen loturei esker.

Biztanleria-gune nagusiak Kaukasoko eremua eta Erdialdeko Asiako lautadak dira. Iparraldeko lurralde hotzak ez daude populatuta. Jaiotza-tasa txikiak eta heriotza-tasa handiak dituzte, biztanle asko pobreak direlako. Askok, izan ere, beste herrialde batzuetara emigratu dute, ez dutelako ekonomia-sistema berrira moldatzerik lortu.

EIEko estatu kiderik boteretsuena Errusia da, besteek baino askoz ere armamentu militar gehiago eta natura-baliabide ugari dituelako. Baina ekonomia ez dago antolatuta, lehengo erregimenean bezala, eta, lehia askearen eta pribatizazioaren zurrunbiloan, mafiak gogotik hazi dira.

EIEko nekazaritza-jarduerak.

Nekazaritza-ekoizpena urria da, teknologia-aurrerapen mantsoen eta inguruneko baldintza fisiko gogorren ondorioz. Nekazaritza-gune nagusia mendebaldea da. Hegoaldean zerealak landatzen dituzte, eta, Erdialdeko Asian, tea, kotoia eta arroza.

Lehengaiak ugariak diren arren, teknologiak zaharkituta daudenez, industria-alorrak ez du hazterik, ezta kanpoan lehiakortasunez jarduterik ere. Industriarik garatuenak Mosku aldean daude, eta zuzeneko lotura dute teknologia handiekin.

Ez dago gizarte-zerbitzu egokirik, biztanleen bizitza maila txikia da, eta inflazioa handia. Ondorioz, erosteko ahalmena ia hutsaren parekoa da. Gizarte-klaseen arteko desberdintasunak izugarriak dira. Etnia-aniztasuna dute ezaugarri, eta erlijio ortodoxoa da nagusi.

9

Erantzun zure koadernoan:

Azter ezazu EIEko nekazaritza-jardueren mapa:

  • Zer jarduerak hartzen du lurralde-azalerarik handiena?
  • Zergatik?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.