Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Hondakinen kudeaketa

Hondakinen kudeaketa iraunkorra

Möbius

Merkatu-ekonomian oinarritzen den egungo gizarte erabat garatu honetan, edozein dendatako edozein apaletan era guztietako produktu-piloa aurkituko dugu aukeran. Salgaiak ontziratzerakoan neurrigabekerian erortzen dira, eta, gainera, gehienetan cracking izeneko prozedura erabiltzen dute, petrolioan oinarrituz. Edozer erosi aurretik, hondakinak nola berreskuratuko diren hausnartzea merezi du, zinez.

Etiketa arretaz irakurtzeak erabaki zuzena hartzen lagunduko digu, EBk adostutako sinboloei esker. Horrela, fabrikatzaileek zer berreskuratze-prozesu gomendatzen duten jakingo dugu. Ontzietako ikonoek, bestalde, era guztietako argibideak ematen dizkigute: besteak beste, produktuak birziklagarriak direla edo dagoeneko birziklatu direla, zer materialez dauden eginda eta egoki birziklatzeko non utzi behar diren. Esanak esan, hona hemen arau nagusia: ahalik eta hondakin gutxien sortzea beti.

Tidyman
Tidyman 2
Plastikoaren sinboloak
Produktu ekologikoa


















6

Erantzun zure koadernoan:

  • Hondakin gutxiago sortzeko prozesua oso zentzuzkoa da, eta erraza, gainera: edozein produktu kontsumitu aurretik gogoeta egin eta kito. Ez da besterik behar.
  • Zer aholku iruditzen zaizkizu egokiak, HHS gutxiago sortzeko? Idatz itzazu eta, gero, alderatu zure irakaslearen informazioarekin.
  • Horietakoren bat eta zure aholkua berberak al dira?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.