Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Zerbitzuak: Hirugarren sektorea.
GarraioaJarduera horri esker, pertsonak eta objektuak (merkantziak) toki batetik bestera eraman daitezke. Lurrez, airez edo itsasoz egin daiteke: trena, autobusa, kamioia, auto partikularra, hegazkina, itsasontzia etab. ditugu. Azpiegiturak behar ditu (errepideak, autobideak, kaiak, aireportuak eta trenbideak). Garraio mota bakoitzak berea behar du. Gaur egungo garraioa azkarra da, tona asko garraia dezake, espezializatuta edo garraiatzen duen merkantziari egokituta dago (izozkailu-kamioia, erregaia garraiatzen duten kamioiak…), eta autonomoa, erosoa eta segurua da.
Garraio sarea Iberiar penintsulan
Garraio sareak hiri garrantzitsuekin bat egiten duten ardatz eta lineaz osatuta daude. Gehienetan, hiri-gune handietatik urrun dauden landa-gunetan komunikazio-ardatz isolatuak egoten dira, eta horien egitura errepide xume bat izaten da. Hiri-gune garrantzitsutik zenbat eta gertuago egon, sareak gehiago egituratzen eta zailtzen dira; eta hirietan linea ugari topatzen ditugu. Herrialde txiroetan, aldiz, ez da gauza bera gertatzen; horrelakoetan populazio handia duen hiri batean batere egituratuta ez dagoen sarea aurki dezakegu. Errepide bidezko garraioa
Errepidea
Gertu edo ez oso urruti eraman behar diren pertsonak eta merkantzia industrialak garraiatzeko erabiltzen da batez ere. Jarduera horren ordutegia malgua da eta produktua behar den helbidera zuzenean heltzen da. Hala ere, ez du zama-ahalmen handirik eta gertu dauden hiri eta herrialdeen artean egiten da. Garraio mota horrek handitu egiten du errepidetako trafikoa eta istripuak izateko arriskua handia izaten da. Gainera, oso kutsatzailea da. Herrialde bateko garapen maila garraio-azpiegituren bidez neur daiteke; kasu horretan errepideak mailarik oinarrizkoenak dira. Herrialde aberatsek bizitzeko egokiak diren ia txoko guztietara heltzen diren zolatutako errepideak dituzte. Herrialde txiroetan, aldiz, sarea urria izaten da eta ez dago ondo egokituta, autoa oso ondasun garestia baita. Tren bidezko garraioaBidaiariak eta merkantzia gertuko tokietara edo urrutira eramateko balio du. Tren-sare egokia mantentzeko beharrezko azpiegitura garestia da, baina behin instalatuta, edozer garraiatuko du azkar, era seguru batez eta oso gutxi kutsatzen du. Errepideak eta aire bidezko garraioa direla eta, XX. mendearen erdialdean protagonismoa galdu zuen, baina oso garraiobide eraginkorra da, trafiko arazorik gabe bidaiatzen delako, erosoa eta merkea delako eta merkantzia garraiatzeko eta banatzeko kosteak merkatzen dituelako. Tren-sareen artean honako hauek topa ditzakegu:
Munduko lur bidezko garraioa
Trena
Abiadura handiko trena
33
Erantzun zure koadernoan:
Itsaso eta ibai bidezko garraioaItsasontziek garrantzi handia izan dute bai bidaiariak bai merkantziak garraiatzeko. Gaur egun, merkantziak garraiatzeko erabiltzen da batez ere, bidaiariak ere, baina gutxiagotan. Merkantziak astunak eta handiak badira, itsasontziz garraiatzea oso egokia da distantzia handietan. Gehienetan petrolioa, zerealak, mineralak, ikatza etab. garraiatzen dira. Zama handia eraman dezake eta merkea da gainontzekoekin alderatuz gero, baina motelagoa da. Batzuetan kutsatzailea izan daiteke, adibidez, petrolioa garraiatzen duen itsasontzi bat matxuratu eta hondoratzen denean.
Merkantzia-ontziak
Itsaso bidezko garraioaren bidez, munduko merkantzien garraioaren % 75 egiten da, eta itsasoak banatzeko legeen menpe dagoenez hitzartutako bide eta itsasartetatik pasatu behar dute derrigorrez. Malaca, Ormuz, eta Gibraltar itsasarteak, eta Suez eta Panamako ubideak trafiko gehien duten mundu mailako pasabideak dira. Ibai bidezko garraioa kontinentetan nabiga daitezkeen ibaietan egiten da: Misisipi, Kongo, Yangtse, Rin eta Danubio ibaietan. Ez du hainbeste merkantzia garraiatzen, distantzia txikietan egiten delako, eta bidaiarientzat egiten da batez ere, ferryetan (ibaiaren alde batetik bestera pasatzen diren itsasontziak) eta kruzero turistikoetan (ibaian zehar). Aire bidezko garraioaBidaiariak eta merkantzia arinak eta tamaina txikikoak garraiatzen dira batez ere. Garraio azkarra eta segurua da eta ez du lurreko baldintzetara egokitu behar airetik joateko. Mantentzeak diru inbertsio handia eskatzen du, hegazkinak garestiak direlako eta kontsumitzen duen erregaia ere. Garraio garestia eta kutsatzailea da. Charter hegalaldiak prezio txikian eskaintzen diren gune turistikoetarako hegalaldiak dira. Hegazkina betetzeko aukerak merkatu egiten du bidaia. Oso ezaguna eta ohikoa da oporretan, eta konpainia asko saiatzen dira hegaldiaren prezioa jaisten gainontzeko garraioekin lehiatu ahal izateko. Garraio mota horren azpiegiturak aireratzeko eta lurra hartzeko pistak behar ditu, bidaiarientzako itxarongelak, zamarako terminalak eta lur bidezko garraioekiko loturak (geltoki intermodalak dira, bidaiariak edo merkantziak garraiobide batetik bestera eramaten dituzte: hegazkinetik autobus edo trenera adibidez). Horrek guztiak, gainera, bestelako azpiegiturak sortzen ditu inguruan, hala nola, hotelak, jatetxeak eta dendak.
Bidaiari gehien dituzten aireportuak
34
Erantzun zure koadernoan: Jar itzazu adibideak:
|