Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Zerbitzuak: Hirugarren sektorea.
MerkataritzaSektore honetan kontsumitzaileak produktu bat jasotzen du diruaren truke. Ordainketa diruz, kreditu-txartelez, txekez… egin daiteke. Merkataritza motakMerkatuak produktuen salerosketak egiten diren tokiak dira. Merkantzia aurkezteko eraren arabera honako hauek ditugu:
Barruko merkataritzaMerkantzien trukeak eta salerosketak herrialde baten mugen barruan egiten badira, barruko merkataritza dela esaten dugu.
Azoka kalean
Handizkako merkataritza: Merkatarien eta ekoizleen artean ematen da. Merkatariek produktuen kopuru handiak hartzen dituzte eta gero, merkatu presentzial batean erakusten dizkiete bezeroei. Merkatu zentrala edo nagusia egon ohi da hiritik gertu tokian tokiko merkatuak hornitzeko. Txikizkari merkataritza: Merkatu nagusiko produktuak jasotzen eta banatzen ditu zenbait merkataritza gunetan saltzeko: kaletako azokak, udal azokak, dendak eta merkataritza-gune handiak. Kanpoko merkataritzaHerrialdeek esportazio (produktu propioaren salmenta) eta inportazioaren bidez (herrialde bateko barruko merkataritzan ez dagoen produktu baten erosketa) merkantziak eta zerbitzuak trukatzen dituztenean kanpoko merkataritza dela esaten da.
Ordainketa-balantza, soberakinekin edo mozkinekin
Diru transakzio horien erregistroa Ordainketa-balantzan islatzen da. Balantza hori komertzial (merkantziak), zerbitzu eta kapitaletan banatzen da. Irabaziak daudenean balantze positiboa dagoela esaten da, horrela ez bada, saldoa negatiboa izango da. Gaur egungo lanaren egituraketak eta herrialdeek ekoizteko duten erak beharrezko eta ezinbesteko egiten dute herrialdean ez dauden produktuak erostea. Produktu baten salmenta munduko toki askotan menperatzen duenak erabaki dezake produktu horren prezioa, bere interesen arabera igoz edo jaitsiz; horrela egiten du LPEE-k (Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundea). Herrialdeak lehenak izan nahi dituzte akzioetan, merkatuan beren produktuek gune garrantzitsua izan dezaten. Produktu bat herrialde batean sartzean tasa edo zerga bat ordaindu behar du aduana pasatzean. Herrialde batzuk bloke komertzialetan elkartzen dira eta horrela, merkantzia sartzean, mugetako ordainketak ez dira ordaintzen; horixe gertatzen da Europar Batasunean.
Nazioarteko bloke komertzialak
Munduko ekonomiaren eszenatokia menperatzen duten merkantziak makinari-manufakturak, autoak eta ehun-gaiak dira erregai, elikagai eta mineral-gaiekin batera. Euskal Herriak barne-produktu gordinaren (BPG) % 27 esportatzen du, eta bi herenak Europan geratzen dira. Garraio azpiegitura ona du eta horrek erraztu egiten du jarduera komertziala. 35
Bila ezazu Merkataritzaren Munduko Erakundea izenekoaren inguruko informazioa eta zer den azaltzen duen laburpen bat egin. Hona jarraitu beharreko gida.
|