Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Zerbitzuak: Hirugarren sektorea.

Zerbitzuak

Populazioari zerbitzua eskaintzen dieten jarduera ekonomikoak, hirugarren sektoreko jarduerak dira. Jarduera ekonomiko horiek (garraioa, komertzioa, aisiarako zerbitzuak, jarduera sozialak eta finantzak), oso garapen handia izan dute azken urteetan, eta beharrezko bihurtu dira.

Azpimarratzekoak dira telekomunikazioak: irratia, telebista, telefonia eta sare informatiko bidezko datu digitalen transmisioa. Hori dela eta, Informazioaren Gizartea kontzeptua sortu da.

Herrialde bateko hirugarren sektorea oinarrizkoa da ekonomiarako, lehenengo eta bigarren sektoreko produktuak banatzen laguntzen baitu. Herrialde industrializatuetan oso garatuta dago eta jarduera anitz eskaintzen ditu. Hazten ari den ekonomia batean hirugarren sektorea ere haziko da.

32

Erantzun zure koadernoan:

  • Informazioaren gizartea kontzeptuaren esanahia hobeto azaldu.

Zerbitzu motak

  • Pribatuak: Enpresa pribatuek diru truke eskaintzen dituzten zerbitzuak dira. Eskatzaileak enpresa horien bezero bihurtzen dira.
  • Publikoak: Zergen bidez jasotzen den diruarekin estatuak edo administrazio publikoek ematen dituzte. Helburua gizarteari onura sozialak eskaintzea da, irabaz asmorik gabe. Horien artean, osasungintza edo heziketa daude. Irabaz asmorik ez dagoenez, zenbaitetan defizitarioak izaten dira. Estatuak oinarrizko zerbitzu horiek eskaintzen dituenean ongizate estatuaz ari gara.

Hirugarren sektoreko jardueren arloak

Enpresakoak: Bankuak, aseguruak, aholkularitza eta administrazio-gestioak.

Banaketa-zerbitzuak: Garraioak, biltegiak, komunikazioak, posta eta merkataritza.

Sozialak: Osasungintza, heziketa, administrazio publikoa.

Kontsumo-zerbitzuak: etxekoak eta gorputza zaintzekoak (edertasuna), ostalaritza, sukaldaritza, konponketak, aisia, kultura.



Osasungintza
Garraio sarea Iberiar penintsulan
Garraio-zerbitzuak
Bankoa

Zerbitzuen kokapen espaziala

Herrialde guztietan hiri-guneen ondoan kokatzen dira, batez ere oso espezializatuak direnak eta langile kualifikatuak behar dituztenak. Hain espezializatuak ez diren zerbitzuetako langileek, komertzioetakoek adibidez, ez dute hain formazio handia behar.

Herrialde aberatsetan garraioa toki guztietara heltzen da, eta beraz, landa-guneetako biztanleek zerbitzuak disfrutatzeko aukera hobeak dituzte.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.