Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Estatuen antolamendu politikoa
Atala: Egungo mapa politikoak

Euskal kontzertu ekonomikoa

Zerga-autonomia ematen du, eta, beraz, lurraldeetako erakunde zaharrei edo foru-ogasunei (Eusko Jaurlaritzari, foru-aldundiei eta udalerriei) zergak biltzeko eskubidea aitortzen die. Bildutako diruarekin autonomia-erakundeak finantzatzen dira, baina kupo jakin bat Espainiako estatuari ematen zaio, EAEri eskaintzen dizkion zerbitzuen truke.

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak beren administrazio-organoak dituzte, eta oso aspaldikoak eta tradizio historiko handikoak direnez, funtzioak moldatu egin behar izan dituzte, egungo administrazio-sistema demokratikoarekin bat etortzeko.

  • Batzar Nagusiek lurralde historikoetako botere legegilea gauzatzen dute. Batzarkideak sufragio unibertsal bidez hautatzen dira, eta ahaldun nagusia batzarkideek aukeratzen dute.
  • Foru-aldundiek lurralde historiko bakoitzeko botere betearazlea gauzatzen dute, ahaldun nagusia buru dela.
  • Udalerriak: Espainiako estatuko gutxieneko lurralde-unitateak dira. Gaur egun, 8.104 udalerri daude. Udalerri multzoek probintziak edo lurraldeak osatzen dituzte, oso aspalditik. Udal batzuek hainbat herrigune dituzte, eta herrigune horietako bat udalerriko hiriburua izaten da. Toki-administrazioaren izena udala da. Udaletan, alkateak eta zinegotziek autonomia-legeetan finkatutako eskumenetan oinarrituz betetzen dituzte gobernu-zereginak. Zinegotziak hauteskunde bidez aukeratzen dira, eta, gero, zinegotziek alkatea aukeratzen dute. Udal-zergak biltzen dituzte, baina estatu- eta autonomia-zergetatik ere zenbateko jakin bat eskuratzen dute, biztanle kopuruaren arabera.

20

Erantzun zeure koadernoan:

  • Eman itzazu honako kontzeptu hauen definizioak: kontzertu ekonomikoa, kupoa, foruak, Batzar Nagusiak eta kuadrillak.

22

Erantzun zure koadernoan

  • Bi astetan zehar, bilatu egunkarietan Euskal Autonomia Erkidegoari buruzko berriak. Egin laburpena eta idatzi zeuk ateratako ondorioren bat.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.