Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Baliabide naturalen gaur egungo aprobetxamendua: lehenengo sektorea

Abeltzaintza

Nekazaritza tradizionala

Abeltzaintza tradizionalak nekazaritza osatzen du iraupenerako ekonomian. Nekazariak korta xume batean gordetzen duen artalde txiki bat eta kontsumitzeko esnea ematen dion behi edota goldetik tiratzeko idiren bat edo beste dauzka. Animaliak uztaren soberakinekin elikatzen dira eta lugorri-lurrak ongarriztatzen dituzte. Gune tropikaletan, montzoi-klimetan edo mediterranearrean praktikatzen da oraindik ere, nekazaritza nomada izaten da.

Merkatuko nekazaritza:

Helburua komertziala izaten da, beraz, etekinik handiena ateratzen saiatzen da.

Abeltzaintza intentsiboa:

Nekazaritza eta abeltzaintza Europan

Oso espazio txikian zenbait animali hazi eta elikatzen dira. Horretarako, inbertsio ekonomiko handia beharrezkoa da, instalazio egokiak eta langile adituak behar baitira. Animaliak etxaldetan edo korta handitan hazten dira. Animaliak bertatik ateratzen ez badira estabulazio edo ukuiluratze izenez ezagutzen da. Animaliak egunean behin ateratzen badira erdiestabulazioa dela esaten da. Ardi-aziendan eta hegazti-hazkuntzan (hegaztiak, oiloak eta indioilarren hazkuntza) aritzen dira batez ere.

Abeltzaintza estentsiboa:

Larrerako gune zabalak dauden tokietan praktikatzen da. Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Australia, Hego Afrikako Errepublika dira nagusi jarduera honetan. Mantenurako ez da diru inbertsio handirik egin behar, bai aldiz, abelburu ugari lortzeko. Haragi edota artile kopuru handiak banaketa komertzial ona behar du; eta horretan metatzen ditu indarrak abeltzaintza mota horrek, munduan merkatu berriak zabaltzen saiatzen da.

Abeltzaintza Iberiar penintsulan

Iberiar penintsula ezaugarri fisikoen arabera zenbait gunetan banatzen da. Abeltzaintza oso garrantzitsua da:

  • Gune ozeanikoa: mendian haragitarako abeltzaintza estentsiboan espezializatzen dira, eta inguruneari ondo egokituta egoten da. Hori dela eta, oso garrantzi handia dute tokian tokiko espezie autoktonoek; izan ere, ez dute zainketa berezirik behar eta altuerako klima baldintza gogorrak ondo jasaten dituzte.
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza.
  • Euskal Herrian, behi-azienda da nagusi; baina esnetarako eta haragitarako ardi-azienda ere garrantzitsua da, tradiziotik datorrelako eta produktuetako batzuek jatorrizko izena dutelako, hala nola Idiazabal gazta.
  • Gune litoralean estabulazio azienda izaten da nagusi. Haragia eta esnea ustiatzen dituzte, eta espezieek ez dute bertakoak izan behar.
  • Penintsulan nekazaritza estentsiboa da nagusi; haragia ekoizten da eta behi, ardi (tradizionala) eta txerri-azienda hazten da. Extremadurako, Salamancako eta Zamorako larretan behi-azienda garrantzitsua da. Azken urteetan behi eta ardi-abeltzaintza intentsiboa nagusitzen ari da landa-gunetan, hiri-gunetan eskaera handia delako.
  • Munduan nagusi den abeltzaintza.
  • Mediterraneo aldean abeltzaintza ez da garrantzitsua ekonomiarako. Nekazaritzarako oso baldintza onak daude eta horrek aberasten du gunea. Estentsiboa izaten da Katalunian izan ezik, han intentsiboa da eta haragia eta esnea ekoizten dituzte.
  • Kanariar Uhartetan, larrerako gune asko ez dagoenez, urria da. Ardi eta ahuntz-azienda estentsiboak, eta txerri eta hegazti-azienda intentsiboak.

15

Munduan nagusi den abeltzaintzaren mapari begiratu.

  • Azal ezazu zergatik uste duzun Iberiar penintsulan nagusi dela azienda mota zehatz bat.
  • Eta Afrikako hegoaldean?
  • Bila itzazu mapan abeltzaintza mota bakarra duten guneak eta egin ezazu teoria bat zergatia azalduz. Bila ezazu interneten erantzuna eta konpara ezazu egin duzun teoriarekin. Bat datoz? Horrela ez bada, azal ezazu zergatik.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.