Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Ingurumen-arazo nagusiak

Atmosferaren kutsadura

Hainbat eratako industriek, energia-zentralek, garraioek eta etxeko berogailuek oxigenora isurtzen dituzten osagaien ondorioz kutsatzen da atmosfera. Industria ugariko hiri edo hiriguneetan, kutsadura oso handia eta kaltegarria izaten da, ke-metaketaren eraginez.

Lurreko ingurumen-arazo nagusiak


Atmosferan,CO2 gasaren metaketa gero eta handiagoa denez, eta beste gas kaltegarri batzuk ere isurtzen direnez, Lurreko batez besteko tenperatura hazten ari da. Horrela, beroketa orokorrari bidea ematen ari gatzaizkio, arian-arian. Beroketa orokorrari klima-aldaketa ere esaten zaio. Beroketaren ondorioz, adibidez, lehorteak eta uholdeak ugaritu egin daitezke, eta glaziar eta Poloetako izotza urtu, gutxika. Glaziar eta Poloetako izotza urtuz gero, itsas mailak gora egingo luke, eta horrelako gorabeheren mende dauden espezie askoren bizi baldintzak aldatu egingo lirateke.

Berotegi-efektua. Atmosferako goi-geruzetan CO2 gehiegi metatzen denean sortzen da. Atmosferak planeta osoa estaltzen du, eguzki-energiatik babesteko. Eguzki-izpien % 30 kanporantz islatzen du. Gainerako izpiek atmosfera zeharkatu eta lurraren gainazala berotzen dute. Era berean, Lurrak isurtzen duen erradiazioaren zati bat CO2 gasak xurgatzen du. Horrelaxe orekatzen da Lurraren beroketa. Gas-metaketa handitu ahala, Lurrak gero eta bero gehiago xurgatzen du, eta planeta osoa berotu egiten da, berotegia balitz bezala.

Berotegi-efektua

Ozono-geruza atmosferan dago, eta eguzkiaren izpi ultramoreak (kaltegarriak gizakiarentzat) kanporantz islatzen ditu. Aerosolen eta CFC (klorofluorokarbono) gasen isurpenen eraginez, ozono-geruza txikiagoa eta meheagoa da orain.

Euri azidoa: Zentral termikoek eta ikatzezko berogailuek askatzen dituzten sufre- eta nitrogeno-oxidoak hodeietako ur-lurrunean sartzen eta pilatzen direnean sortzen da. Horrela, euria egiten duenean, azido horiek ere erortzen dira, eta habitatak eraldatu, landareak gaixotu eta ura eta lurra pozoitu egiten dituzte.

2

Erantzun zure koadernoan:

  • Erreparatu mapan azaltzen diren ingurumen-arazoei: Zer herrialdetan izaten dute euri azidoa?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.