Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Energia-aurrezpena eta -eraginkortasuna
Energia zentzuz erabiltzea
Energia primarioaren ekoizpena Euskadin
Etxetresna
Ondasun urria eta garestia da energia. Beraz, ahalik eta eraginkortasunik handienaz erabiltzen saiatu behar dugu, energia-baliabideak sortzeko behar diren mundu-erreserbak mugatuak baitira, eta kaltegarriak ere bai, ekoizpen-prozesuak eragin negatiboa baitu ingurumenean. Energia aurreztuz, energia-eskaria ez ezik, gure gastu partikularrak ere murriztuko ditugu, ohiturak aldatzen edo kontsumo txikiagoko tresnak erabiltzen hasi ondoren dirua aurreztuko dugulako. Hasieran, litekeena da alternatiba hori garestiagoa iruditzea, baina merezi du, energia-fakturak murriztu eta luzaroan aurreztu egiten delako.
Sektoreak
Energia-faktura
Energia-inportazioa Euskadin
Bada zeharkako beste abantaila aipagarri bat ere: bizi-kalitatea handitzea. Energia edo ura bete-betean aprobetxatzen duten tresna eraginkorrek (adibidez, bonbila eta etxetresna elektrikoek) erosotasun handiagoa eskaintzen digute etxean. 14
Erantzun zure koadernoan: Azter itzazu arretaz Euskadiko energia-kontsumoari eta -ekoizpenari buruzko grafiko guztiak.
|