Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Zerbitzuak: Hirugarren sektorea.

Turismoa eta aisia

Zerbitzuak aldaketa sozialetara egokitu dira. Bizi-itxaropena altuagoa denez, pertsona nagusiak zaindu behar dira, adibidez. Zerbitzu sozial hori zabaltzen ari da eta konponbide ugari proposatzen ditu: mediku-zaintzak, aisia osasungarria, etxebizitza babestua… Era berean, bikote bateko kide biak lan-merkatuan sartzeak familia lan-ordutan zaintzeko beharra ekarri du: haur-eskolak, etxeko zerbitzua…

Aitona
Haurtzaindegia

Turismoa

Benidorm

Bigarren Mundu Gerratik aurrera, herrialde aberatsetako lan-antolakuntzak opor ordainduak izateko aukera ekarri zuen. Lehen Munduko bizi maila altuak aisian gastatzeko behar beste diru ematen du, astean bost egunetan egiten baita lana, eta opor ordainduak disfrutatzeko aukera baitago. Masa-fenomeno bihurtu da.

Garraioa gero eta azkarragoa, erosoagoa eta merkeagoa da, eta beraz, urrutiko tokietara joatea gero eta errazagoa da. Aisiarako gero eta instalazio hobeak eskaintzen zaizkio kontsumitzaileari, baita hotelak, golf-zelai ondoko apartamentuak, jatetxeak eta komertzioak.

Turismo agentziek eta tour operatzaileek eskaintzen dituzten konponbide entretenigarriak eta ekonomikoki merkeak ematea irabazizko jarduera da. Herrialde askorentzat, gutxi industrializatuta daudenentzat, turismoa diru iturri garrantzitsua da beren ekonomiarako, eta zenbait toki onbideratu dira horri esker. Landa-gunetako adibidea da: landa-turismoa dela eta, naturarekiko harreman zuzena bilatzen duten milaka turista hartzen dituzte urtero.

Turismo motak

Kostaldeko turismoa: Eguzkia, hondartza eta tenperatura altuak bilatzen dituena da. Itsaso beroak eta epelak izaten dira helburu nagusiak. Sarrera iturri (batez ere dibisetan) garrantzitsua da eta oso zabalduta dago familia eta hirugarren adinekoen artean. Euskal Herriko kostaldeko tokirik ospetsuenak Donostia, Hondarribia eta Urdaibai natura-gune babestua dira beste batzuen artean.

Barrualdeko turismoa: Beste batzuen artean nekazal turismoa dugu horrelakoa. Pilaketarik ez daukaten gune naturalak bilatzen ditu eta balio handia ematen dio landa-paisaiari. Bestetik, mendiko turismoak kirol eta abentura jarduerak eskaintzen ditu. Prezioak lehiakorrak dira, gaua ingurune natural batean pasatzen da eta zerbitzuak asko zaintzen dira. Bestetik, hiriko turismoak jarduera kultural ugari eskaintzen ditu hiriko giro lanpetu eta nahaste-borrastearen barruan.

Osasunerako turismoa (bainuetxeak), negozioetarako turismoa (konbentzioak, azokak…) eta turismo erlijiosoa (kulturako leku sakratuak) gorantz ari dira.

Hondartzan paseatzen
Nekazal turismoa
Bainuetxea

Helburu turistikoak

Europa eta Ameriketako Estatu Batuak mundu mailako lehenengo turista emaile eta hartzaileak dira eskaintzen dituzten zerbitzu maila altua delako. Ez dira hain garrantzitsuak ekialdeko herrialdeak, Latinoamerika, Afrika eta Asia; horiek, duten ondare kultural eta aztarna historikoengatik baloratzen dira. Garapen bidean dauden herrialdeek turismo gutxiago erakartzen dute, azpiegituren ahultasunak edo ezegonkortasun politikoak sortzen duten segurtasun ezagatik. Hala ere, zenbait herrialdetan kanpoko turistentzako bereziki prestatutako guneak badaude, eta ez diote zertan inbidiarik eduki Lehen Mundukoei. Baina zerbitzu mota hori ez dago bertako biztanleen eskura, eta bizimodu biak elkarren ondoan egoteak kontraste handia sortzen du, desoreka handia ikusten baita.

Turismoaren negozioak populazioaren hazkundea sustatzen du, negoziotarako ekimen berriak erakartzen baititu eta gehienetan, lanpostuak eta azpiegiturak sortzean, ondorio ekonomiko positiboak ekartzen baititu. Turistek kontsumitzen dituzten ondasunek tokian tokiko ekoizpena handitzen dute. Turismoaz bizi den populazioaren sarreren hazkundeak, heziketa, eta tokian tokiko zerbitzuetan inbertsioa ahalbidetzen du. Baina bestetik, zenbaitetan, bertako biztanleen gaitzespena jasotzen dute turistek, ohitura desberdinak dituztelako, azpiegiturak eraikitzeak paisaia naturala aldarazten dutelako, eta askotan, ingurumenerako ondorioak oso txarrak direlako.

37

Bila itzazu Dominikar Errepublikako hiru hotel-kate garrantzitsuren izenak.

  • Zein da enpresa horien nazionalitatea?
  • Uste al duzu irabazten duten dirua dominikarrentzat dela? Zergatik?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.