Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Estatuen antolamendu politikoa

Hasi aurretik

Nazio Batuen helburuak honako hauek dira:

  1. Nazioarteko bakeari eta segurtasunari eustea. Horretarako, talde-neurri eraginkorrak hartuko ditu, bakearen kontrako mehatxuak saihesteko eta deuseztatzeko, eta eraso-ekintzak eta bakea kolokan jartzen duten bestelako jardunbideak ezeztatzeko. Ildo horretan, nazioarteko justizia- eta zuzenbide-printzipioekin bat datozen konponbide baketsuen bidez, bakea kolokan jar dezaketen nazioarteko auziak nahiz egoerak onbideratzen edo konpontzen saiatuko da.
  2. Nazioen artean adiskidetasun-harremanak sustatzea, eskubide-berdintasunaren eta herrien autodeterminazio-eskubidearen printzipioarekiko errespetuan oinarrituz. Halaber, bestelako neurri egokiak ere hartuko ditu, nazioarteko bakea indartzeko.
  3. Nazioarteko lankidetzaren bidea urratzea, nazioarteko ekonomia-, gizarte- zein kultura-arazoak edo arazo humanitarioak bideratzeko, eta, era berean, giza eskubideekiko eta guztion oinarrizko askatasunekiko errespetua garatzeko eta bultzatzeko, arrazan, sexuan, hizkuntzan edo erlijioan oinarritutako inolako bereizketarik egin gabe.
  4. Nazioek helburu komunen alde egindako ahaleginen bateragune bihurtzea.

Nazio Batuen Erakundea nazioz gaindiko erakundea da, herrialdeen arteko desadostasunei konponbide baketsuak eta diplomatikoak emateko eratua. Bigarren Mundu Gerra traumatikoa bukatu zenean, 1945ean, gatazkak elkarlanean bideratzeko konpromisoa hartu zuten estatuek. Horrela, herrialde neutralak bitartekari izendatzea erabaki zuten, eragindako aldeekin hitz egin zezaten. Hori ez da, ordea, hizpide dugun erakundearen zeregin bakarra.

1

Irakur ezazu NBEren Gutunaren honako atal hau eta erantzun zure koadernoan.

  • Astebetean, bil itzazu egunkarietan edo gaurkotasun-aldizkarietan nazioarteko politikari buruzko albisteak, NBErekin zerikusia dutenak: NBEk nola edo hala hartu behar du parte.
  • Azter itzazu NBEren antolamendu-egitura eta lankidetza-programak. Izendatu horietako bat eta egin laburpena. Interneten aurkituko duzu informazioa, NBEren orri ofizialean.
  • Zer iritzi duzu NBEri buruz?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.