Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Lan mundua

Lan mundua

Kontsumitzen ditugun produktu eta ondasun guztiak gure lanaren emaitza dira. Lana gizon eta emakumeen garapen pertsonalerako eskubidea eta beharra da. Gure gizartearen lan-harremanak enpresen lan eskaeren eta langile izango direnen lan eskaintzaren menpe daude.

Prestakuntza ona duten langileek lan-baldintza hobeak aurkitzen dituzte

Lana diru truk egiten dugunez, lan-merkatua dago. Jasotzen dugun soldataren bolumena merkatu horretan eskaintzen da.

Langileek hitzartutako soldata jasoko dute prestakuntzaren (lan bat egiteko hartutako formazio espezifikoa) arabera. Gehiago ordaintzen zaie prestakuntza tekniko edo espezifiko handiagoa dutenei. Lan-merkatuan, askotan, gutxi prestatuta dagoen langile batek baldintza okerragoak, lanaldi luzeagoak eta epe motzerako lan-kontratuak onartu behar ditu.









Merkatuan parte hartzen duten eragileak:

  • Legeak: Langileen eskubideak arautzen dituzte. Enpresariek soldatarekin, lan-ordu kopuruarekin, ordaindutako oporrekin, eta laneko segurtasunarekin zerikusia duten baldintzak errespetatu behar dituzte.

  • Hitzarmen kolektiboak: Herrialde bakoitzeko gobernuak ezartzen dituen minimo batzuetatik abiatuta, lan arloak bildu egiten dira langileentzako baldintza hobeak negoziatzeko. Enpresak eta langile-kolektiboek aukeratu egiten dituzte ordezkariak, eta horiek alde guztiak aseko dituen akordioa lortu behar dute.

  • Lan kontratuak: Dokumentu legalak dira. Egingo den lana eta nola ordainduko den zehazten dute. Baldintzak pertsonalak edo orokorrak izan daitezke; epe luzerakoak, aldi baterakoak edo mugagabeak.

Kontratua bai langileek bai enpresariek sinatu behar dute


















Sindikatuak eta enpresa-erakundeak:

Langileek enpresak espezialitatearen arabera agintzen duen baldintzetan egiten dute beren jarduna. Baina zenbaitetan, langileen beharrek eta enpresarien interesek talka egiten dute. Akordioak lortzeko, eta alde bietako eskakizunak aztertzeko hitzarmenak egiten dira. Indibidualak edo taldekoak izan daitezke.

Legeak langileek konpainia bateko arduradunekin negoziatuko duten ordezkariak aukeratzeko eskubidea dutela esaten du. Langileek beren defentsarako kolektibo edo elkarte batean (sindikatua) afiliatzeko eskubidea dutela esaten du ere. Greba egiteko eskubideak ezadostasuna erakusteko eta enpresa bateko agintariak presionatzeko balio du.

Langileek kexak adierazten dituzte manifestazioetan

Era berean, konpainiek ere badute beren interesak defendatzeko eskubidea enpresa erakundetan elkartuz.

Biztanleria aktiboa, biztanleria okupatua eta langabezian dagoen biztanleria:

Biztanleria aktiboaren barruan onurak eta zerbitzuak ekoizten ari diren edo ekoizteko moduan dauden pertsonak daude. Biztanleria aktiboaren barruan bi talde handi daude: biztanleria okupatua (une horretan lanean ari dena) eta langabezian dagoena edo lehenengo lanaren zain dagoena (une horretan lanean ez badago ere, lan-merkatuan bere burua eskaintzen ari da).







Emakumearen lan-egoera:

Bigarren Mundu Gerraren ostean, emakumeak, lana ekoizteko elementu bezala, indarra hartzen hasi zuen herrialde aliatuen artean. Gizonek frontean borroka egiten zuten bitartean, emakumeek beren lanpostuak hartu zituzten, ekonomia mantendu zuten eta herrialdetako kolapsoa ekidin zuten. Guda bukatu ostean, emakumeek ez zuten etxeko lanetara itzuli nahi, lan-makinarian parte hartu nahi izan zuten eta hazten ari zen gizarteari trebetasunak eskaini nahi zizkioten.

Emakumea gizonen munduan sartzeak konpetentzia eta esfortzu handiagoa eskatu du. Gaur egun, Lehen Munduko emakumeak lanean berdintasuna lortzeko, edo soldata justua jasotzeko, baldintza fisikoei egokitutako lan bat edo lanpostu arduratsuak lortzeko erronkei aurre egin behar die.

Herrialde garatuetan emakumea lan-merkatuan sartzearen ondorioetako bat jaiotza-tasaren jaitsiera izan da, egun ama izatea beranduago eta seme-alaba kopuru txikiagoa izatea erabakitzen baita. Baina bestetik, hirugarren sektoreak onurak atera ditu emakume langileek erakutsitako trebeziengatik: pertsonei arreta eskaintzeko eta zaintzeko eskarmentua, egokitzeko gaitasuna eta jarrera arduratsua.

Teknologiak ere lagundu dio emakumeari lehen sar ezin zitekeen lanetan sartzen; eta erakutsi duen ahaleginak gizonenak ziren zenbait lanetan sartzea ahalbidetu dio, hala nola, medikuntzan, arkitekturan edo meatzaritzan.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.