Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Munduko potentziak

Japonia

Japonia 377.835 km2-ko artxipelagoa da. Ikusten denez, azalera txikia du, baina munduko bigarren potentzia ekonomikoa da, hala ere.

Immigrazio-tasa txikiak ditu, eta Ozeano Barearen ondoko eremua zeharo urbanizatuta dago. Japoniarrek bizitza maila eta kontsumo-gaitasun handia dute. Mendebaldeko ohiturak erruz hedatu diren arren, tradizioa (zorrotz errespetatzen dutena) eta modernotasuna uztartzeko gai izan dira. Familia biziki zaintzen dute, eta nagusien irakaspenak aintzat hartzen dituzte.

Sushi

Japoniako ekonomia eredugarri bihurtu da Asiako beste herrialde batzuentzat. Nekazaritza-jarduerak ez du aparteko garrantzirik: arroza, tea eta moreda ekoizten dituzte nagusiki, eta iparraldean zerealak. Hirien inguruko ortu eta fruta-arbola ugariak ere aipagarriak dira. Bigarren Mundu Gerratik aurrera, Japoniako industria ikaragarri hazi da, beste inongoa ez bezala, teknologia-aurrerapen izugarriei esker, hein batean. Gaur egun, Japoniako teknologia mundu osoan da ezaguna, Sony, Panasonic, Toyota eta beste hainbat enpresa direla eta.

Garraio-sare modernoak dituzte, eta kanpo-merkataritzak berebiziko garrantzia du. Tokioko Burtsa Asiako garrantzitsuena da, eta munduko bigarren garrantzitsuena.

8

Erantzun zure koadernoan:

  • Japoniako kulturaren zer alderdi ezagutzen dituzu?
  • Nola ezagutu dituzu?
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.