Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Aurkezpena
Gaur egungo munduko ekonomia, gai honetan aztertuko dugun sistema konplexu batean oinarritzen da. Baina ez da beti horrela izan. Aurreko kapituluan ezagutu genuen sistemarekin alderatuz gero, hain bestelakoa den sistemara pasatzeko prozesua zein izan den ezagutuko dugu. Gaur egun, gauza guztiak erlazionatuta daude; munduko ekonomiaren parte den elementu bakoitza beste batzuen menpe dago. Horrela, kate sentibera bat osatzen dute; eta kate hori apurtuz gero, krisialdi ekonomikoak eta politikoak sor daitezke. Merkatuko legeak ulertu behar dira, guztiongan eragina duen ekonomia globala ulertu ahal izateko. Onura materialetan oinarritutako gizartea eraikitzeko nahiak gizarte mailako erabaki ez justuak, eta ingurugirorako kaltegarriak eta ekonomikoki oso txarrak izan diren erabakiak hartzea ekarri du. Baina aurrerapena eta justizia soziala kontziliatu nahi dituzte apustu eta praktika ekonomikoak ere ezagutuko ditugu; iraganeko akatsetatik ikasten saiatzen ari garela ikasiko dugu.
Helburu didaktikoak
- Munduan eta bizi garen tokiko baliabide naturalak ustiatzeko gaur egungo teknikak ezagutzea.
- Gaur egungo ekonomiaren oinarrizko sektoreen ezaugarri eta aldeak identifikatzea.
- Herrialdeen artean dauden merkatuko harreman ekonomikoak analizatzea eta erlazionatzea.
- Hurbileko inguruneko baliabide naturalak identifikatzea eta gaur egungo aprobetxamendua deskribatzea.
- Lehengaien munduko merkatua eta horien aprobetxamendua ezagutzea.
- Gaur egungo industria motak eta horien klasifikazioa ezagutzea.
- Kapitala zer den eta mundu mailako merkatuan gaur egun betetzen duen papera ezagutzea.
- Dituzten lehengai, industria eta kanpo merkatuaren aprobetxamenduaren arabera munduko ekonomiaren barruan herriek duten garrantzi maila ezagutzea.
- Merkatuan parte hartzen duten eragile ekonomikoak analizatzea eta erlazionatzea. Familia bizitzarekin duten erlazioa ezagutzea.
- Energia konbentzionalen aldean energia alternatiboek eskaintzen diguten onuraren inguruan hausnartzea.
- Baliabide naturalak ustiatzeak gure ingurunean duen eraginaren inguruan hausnartzea.
Edukiak
Eduki kontzeptualak:
- Ekonomia eta ekonomiaren antolaketa.
- Eragile ekonomikoak.
- Sistema ekonomikoak: kapitalismoa eta sozialismoa.
- Globalizazioa.
- Baliabide naturalen gaur egungo aprobetxamendua: Lehen sektorea.
- Nekazaritza.
- Abeltzaintza.
- Arrantza.
- Baso-ustiapena.
- Industria: Bigarren sektorea.
- Jarduerak eta industriaren antolakuntza.
- Industria motak.
- Meatzaritza.
- Energia.
- Energia konbentzionalak.
- Energia alternatiboak.
- Zerbitzuak: Hirugarren sektorea.
- Zerbitzu-sektorea.
- Garraioa.
- Merkataritza.
- Turismoa eta aisialdia.
- Lan-mundua.
Prozedurako edukiak
- Herrialde batek munduko merkatuan duen mailaren eta bertako gizartearen garapenaren arteko elkarreraginak analizatzea.
- Datu ekonomiko eta sozialen inguruko informazioa dituzten grafiko eta mapak interpretatzea eta erlazionatzea.
- Lehenengo sektorean eragina dituzten elementuen inguruko mapa kontzeptuala osatzea.
- Herrialdeen arteko elkarren mendekotasuna interpretatzea eta hausnartzea.
- Gaur egungo energia iturriak analizatzea eta atmosferara egiten diren gas isurketekin erlazionatzea.
- Garatutako eta garapen bidean dauden herrialdeen arteko desberdintasun politikoak eta ekonomikoak interpretatzea.
- Lan-merkatuan eragina duten faktoreen arteko erlazioen koadro sinoptikoa osatzea.
- Mundu mailako merkatu-ekonomia sistemaren abantailak eta desabantailak hausnartzea.
- Laburpen edota ikerketa errazak planifikatzea eta egitea (banaka edo taldeka).
Jarrera edukiak
- Gizakiak ingurumenean sortzen duen eragin fisikoarekiko sentiberatasuna sustatzea.
- Baliabide naturalen aprobetxamenduaren eta herrialdeen garapen ekonomikoaren arteko elkar mendekotasuna ezagutzea eta baloratzea.
- Mundu mailako sistema ekonomiko justuago eta orekatuago ekarriko lituzketen proposamenetan parte hartzeko interesa eta aldeko jarrera izatea.
- Toki zehatz bateko ondare kulturala eta ingurugiroaren aldeko errespetua adierazten ez dituzten jarduera politiko eta ekonomikoen aurreko jarrera kritiko eta arduratsua izatea.
- Beste kulturekiko balorazioa eta errespetua adieraztea. Eskubide indibidual eta kolektiboak aitortzea.
- Munduko herri eta herrialdetan gertatzen diren injustizia eta berdintasun ezak arbuiatzea eta salatzea.
Ebaluazio irizpideak
- Herrialde bakoitzeko ekonomia-eragile nagusiak identifikatzen eta deskribatzen ditu.
- Herrialde bakoitzeko sistema ekonomikoaren eta nazioarteko egoera ekonomikoaren arteko elkar mendekotasun harremanak interpretatzen ditu.
- Izan duen eskarmentu pertsonalean oinarrituta, bere inguruan eragina duten arazo ekonomikoak analizatzen ditu (lana, bizi-kostua, kontsumoa, emakumearen enplegua…)
- Mundu mailan indartsua eta konpetitiboa den sistema ekonomiko baten eraikuntzatik abiatuta, herrialde bateko ondare-aberastasuna analizatzen du.
- Ondare naturalaren zainketan oinarritutako aberastasunaren garapena analizatzen du.
- ??
- Euskal Herriko eta Europako jarduera ekonomikoaren ezaugarriak identifikatzen ditu.
- Garatutako herrialdeen ekonomiaren garapen historikoaren gakoak deskribatzen ditu, eta herrialde azpigaratuen garapen historikoarekin konparatzen du (datuak konparatzen ditu eta hipotesiak osatzen ditu).
- Hainbat sistema ekonomikotatik sor daitezkeen arazo ekonomikoak identifikatzen eta deskribatzen ditu.
- Energiak pertsonen ongizaterako duen garrantzia aitortzen du. Energiaren gehiegizko kontsumo desorekatuaren aurrean jarrera kritikoa hartzen du.
- Egunkarietako testu errazen iruzkinak egiten ditu; horretarako hiztegi egokia erabiltzen du eta informazioa ondo interpretatzen eta antolatzen du.