Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Industria: bigarren sektorea

Meatzaritza

Meatzaria meategi bateko azpiko galerian

Meatzaritzak lurpeko lehengaiak eskaintzen dizkigu, mineralak gehienak. Lehengo eta bigarren sektorearen artean dago, izan ere, lehengaiak naturatik lortzen ditu zuzenean. Baina lehengai horiek erabili ahal izateko, industriarako eraldatzen ditu, eta prozesu konplexu horretan bigarren sektorea aritzen da.

Meategien ustiapena bi eratakoa izan daiteke:

  • Lur azpikoa: garestia da, minerala oso sakonetik ateratzeko azpiegituretan diru asko inbertitu behar duelako. Putzuak, tunelak eta galeriak induskatu behar dira, ura drainatu behar da eta airea berritu. Gainera, oso garrantzitsua da langileak berehala atera ahal izateko segurtasun-sistema prest izatea.
  • Aire zabaleko meategiak: Aire zabaleko meategietan gainazalean metatu diren mineralak ateratzen dira. Meategi horien ustiapena lur azpikoena baino errazagoa da eta arrisku gutxiago du.
Lur azpiko meategia

Gaur egun, industria-jarduerek kantitate handiak behar dituzte kontsumorako gaiak egiteko, produkzioa beraz, ez da nahikoa. Gainera, baliabide natural ez berriztagarriak dira, agortu egiten dira. Enpresa komertzial handiak etengabe saiatzen ari dira hainbat herrialdetan meategi berriak aurkitzen. Zenbaitetan herri autoktonoak kontra jartzen dira, onura ekonomikoak ekarri arren, ez dutelako ingurua agortu nahi mineralak industria-produkzioa ziurtatzeko.


Aire zabaleko meategia
Europako baliabide mineralak

Europan, hainbat meategi agortuta daude jada, hala nola, eztainua, aluminioa, Belgikako zinka eta Espainiako kobrea. Beraz, beste kontinentetatik inportatu behar izaten dira.







26

Erantzun zure koadernoan

  • Bila ezazu interneten, wikipedian adibidez, mea bakoitzetik eratorritako kontsumorako produktu bi. Saia zaitez gure gizartean duten ezaugarririk preziatuena zein den azaltzen.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.