Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Estatuen antolamendu politikoa

Aurkezpena

Gure planeta estatu politikoetan banaturik dago, baina horien gobernatzeko erak anitzak dira. Dena den, mapamundiari erreparatzen badiogu, berehala ikusiko dugu makro-estatuek eta mundu-potentziek ez dutela zertan bat etorri. Errusia, Kanada, Txina, Ameriketako Estatu Batuak eta Brasil azalerarik handieneko estatuak dira, baina batzuk ez dira zenbait estatu txiki edo mikro-estatu bezain aberatsak edo boteretsuak. Bigarren horien adibideak ditugu, besteak beste, Arabiar Emirerriak (munduko aberatsenak) eta Vatikano hiria (munduko Eliza Katolikoaren arauak finkatzen dituena). Komunitate bakoitzak antolamendu politiko jakin bat duenez, era guztietako portaerak eta pentsaerak aurkituko ditugu gizarteetan. Munduko ordena geopolitikoa gorabehera, beste antolamendu mota batzuek aipatutako egituraketak (zenbaitetan indarrez ezarriak) eragindako arazoak konpontzen saiatzen dira. Munduko mapa politikoa ulertzen badugu, geure gizarteko hainbat arazoz hobeto jabetuko gara; izan ere, kulturaniztasuna gero eta sakonago ari baita errotzen.

Helburu didaktikoak

  1. Munduko egituraketa politikoak ezagutzea.
  2. Erregimen demokratikoetako elementu nagusiak eta oinarrizko erakundeak ezagutzea.
  3. Sistema demokratikoen eta autoritarioen arteko aldeak bereiztea.
  4. Euskal Herriko eta Europako antolamendu eta funtzionamendu politikoaren oinarrizko ardatzak aztertzea eta lotzea.
  5. Europar Batasuneko oinarrizko antolamendu-egiturak eta estatu kideen arteko harremanak bereiztea.
  6. Europako erakundeen funtzionamendua ezagutzea.
  7. Europako eskualdeak ezagutzea eta sailkatzea.
  8. Munduko mapa politikoa ezagutzea: Euskal Herria, Espainia, Europa eta mundua.
  9. Munduko eremu geopolitiko, ekonomiko eta kultural handien berezitasunak ulertzea.
  10. Hiritarren eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.
  11. Hiritarrek sistema demokratikoetan parte hartzearen garrantziaz jabetzea.
  12. Munduko gobernu moduei eta bizikidetza-eremuak bilatzearen garrantziari buruzko gogoeta egitea.
  13. Eskubide zibil eta sozialen garrantziari buruzko gogoeta egitea, estatuetan bidezko gizarte orekatuak finkatzeko oinarriak diren aldetik.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

  • Estatuen botereak:
    • Legeak.
    • Botere legegilea, betearazlea eta judiziala.
    • Estatu-administrazioa.
  • Estatu motak:
    • Aginte motaren arabera, monarkia edo errepublika.
    • Gobernu motaren arabera, parlamentarioa edo presidentziala.
    • Botere-banaketaren arabera, zentralista edo deszentralizatua.
    • Ekonomia-sistemaren arabera.
  • Sistema demokratikoak eta sistema autoritarioak:
    • Estatu demokratikoak. Konstituzioa eta Sufragio Unibertsala.
    • Estatu autoritarioak. Monarkia absolutuak eta diktadurak.
  • Gobernuz kanpoko erakundeak:
    • Humanitarioak.
    • Ingurumenaren aldekoak.
    • Giza eskubideen aldekoak.
  • Egungo mapa politikoak:
    • Munduko estatuak eta elkarren arteko harremanak.
    • Munduan izandako aldaketak.
    • Europar Batasuneko erakundeak eta politika.
    • Espainiako estatuko autonomia-erkidegoak.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeak.
    • Hiru lurralde historikoak: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.
  • Euskal kontzertu ekonomikoa:
    • Batzar Nagusiak.
    • Foru Aldundiak.
    • Udalak.

Prozedurako edukiak

  • Testuetako informazioa hainbat helburutarako interpretatzea eta lotzea eta ideia nagusiak ateratzea.
  • Herrialde demokratikoen eta herrialde autoritarioen arteko elkarreraginak aztertzea.
  • Ekonomia-, demografia- eta kultura-adierazleen datuak lotzea eta hipotesi azaltzaileak egitea.
  • Sistema politiko demokratikoetan eragina izaten duten elementuei eta faktoreei buruzko mapa kontzeptuala osatzea.
  • Kolonialismoaren ondoren hainbat herrialdetan izandako politika- eta gizarte-aldaketak interpretatzea.
  • Bloke komunista erori ondoren hainbat herrialdetan izandako politika- eta gizarte-aldaketak interpretatzea.
  • Herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko politika- eta ekonomia-alorretako desberdintasunak aurkitzea eta deskribatzea.
  • Europako erakundeen osaerari eta funtzioei buruzko koadro sinoptikoa egitea.
  • EBko hiritar-politikei buruzko kazetaritza-testuak interpretatzea eta aztertzea.
  • Laburpenak edo azterlan nahiz ikerketa-lan errazak antolatzea eta egitea (bakarka edo taldeka), Euskal Autonomia Erkidegoko prozesu demokratikoa oinarri hartuta.

Jarrera edukiak

  • Hiritarrek tokian tokiko estatuko edo herrialdeko erabakietan parte hartzearen garrantziaz jabetzea.
  • EAEko eta Europako erakunde demokratikoak errespetatzea.
  • Zuzenbide-estatuen oinarrizko bizikidetza-arauak eta printzipioak betetzeko gogoa eta asmoa.
  • Zalantzazko funtzionamendua duten politika eta jardunbide demokratikoekiko jarrera kritikoa eta arduratsua izatea, eta hobetzeko ekimenak proposatzea.
  • Beste kulturak baloratzea eta errespetatzea, eta norbanakoen eta taldeen eskubideak onartzea.
  • Munduko herrialde eta herrietako desberdintasun- eta bidegabekeria-egoerak arbuiatzea eta salatzea.

Ebaluaziorako irizpideak

  1. Bere inguruko gizarte-partaidetzako erakunde nagusiak ezagutzen eta deskribatzen ditu.
  2. Partaide den erakundeetako (eskolako, udaleko, lurralde historikoetako...) balio demokratikoak aztertzen ditu, bere esperientzian oinarrituz.
  3. Erakundeen ordezkaritza-funtzioak bizikidetza demokratikoaren baitan aztertzen eta elkarlotzen ditu, desadostasun politikoak konpontzeko tresna egokiak diren aldetik.
  4. Bizikidetza-arauak eta -legeak deskribatzen ditu, gatazkei heltzeko edo aurrea hartzeko bideak diren aldetik.
  5. Hainbat iturritako estatistika-informazioak aurkitzen, bereizten eta aztertzen ditu: EINkoak, Eurostatekoak, NBEkoak, PCEkoak (Per Capita Errentakoak)...
  6. Komunitateen eta estatuen arteko migrazio-joerak deskribatzen eta bere ingurunerik hurbilenarekin alderatzen ditu.
  7. Sarean informazioa bilatzeko tresnak (bilatzaile espezializatuak eta orokorrak) egoki erabiltzen ditu.
  8. Kazetaritza-testu errazei buruzko iruzkinak egiten ditu, hiztegi egokia erabiltzen du, eta informazioa zuzen ulertzen eta antolatzen du.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.