Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Lan mundua

Lana herrialde azpigaratuetan

Biztanleriak ez duenez arlo guztietan prestatzeko egituratutako heziketa publikoan sartzeko aukerarik, herrialde txiroetan lan nagusia ezegonkorra eta gutxi espezializatua da, langabezia-tasa handia da eta langile-elkarteen antolakuntza oso urria da. Horrek guztiak lanean gehiegikeriak ekar ditzake, enpresek zenbait estatutan dagoen lege eza aprobetxatuta lanaldi luzeak eskatzen dituzte oso soldata txikiaren truke.

Emakumea

Lan egitura horretan emakumeak ez du sartzeko aukera handirik, eta beraz, emakumeen lana etxe-eginkizunetara mugatzen da. Gainera, orokorrean, gizarte tradizionalak eta herrialde horietako balio kulturalek ez diote sarbiderik eskaintzen gizonek menperatzen dituzten arloetan.

Hirugarren Munduko zenbait herrialdetan umeen esplotazioa gertatzen da ere. Konpainia handiek lana ematen diete adin txikikoei, eta oso baldintza gogorretan. Txirotasuna eta gerra nagusi den herrialdetan dagoen lege eta babesik eza aprobetxatu egiten dute.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.