Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Ekonomia eta ekonomiaren antolaketa

Eragile ekonomikoak

Bizi garen gizartean oinarrizkoak eta ez hain oinarrizkoak diren beharrak asetzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak sortzeko egiten ditugun jarduerak jarduera ekonomikoak dira. Jarduera ekonomikoak diru ondasuna dakar. Diru ondasun hori lortzeko,azkar eta gastu handirik gabe ekoizten saiatzen da; izan ere, ondasunak sortzeko baliabideak mugatuak dira eta bezeroen nahiak aldakorrak.

Ekonomian parte hartzen duten eragileak honako hauek dira:

Enpresak

Ondasun edo zerbitzu publiko zein pribatuak ekoizteko unitateak dira. Pribatuak badira, enpresaren jabeak kontrolatzen eta kudeatzen du ondasunen ekoizpena. Eta publikoak badira, Estatuak kontrolatzen du. Produktuak ekoiztu, banatu eta saldu egiten ditu.

  • Enpresa pribatua ahalik eta onura ekonomiko handiena lortzen saiatzen da. Enpresa publikoak, aldiz, langileen ongizatea lehenesten du (onura soziala).
  • Merkataritza-gunea
  • Enpresak nazionalak edo multinazionalak (estatu batetik datoz baina estatu askotan daude) izan daitezke.
  • Tamainaren arabera, honako hauek ditugu: Enpresa txikiak eta ertainak, txikiak badira (50 langile baino gutxiago), eta ertainak (50 eta 500 langile artean) edo handiak (500 langiletik gora)
  • Kooperatibismoa: Kooperatiban langile guztiak dira enpresaren bazkide eta jabe. Kudeaketarako erabakiak denon artean hartzen dira. Kooperatibak dituen helburuen artean, ekonomikoez gain, elkartasunerako helburuak eta helburu sozialak ere badaude.

Kontsumitzaileak

Familia

Hainbat faktoreren arabera asetzen dituzte euren beharrak: sarrera garbien arabera, aberastasunaren erabilgarritasunaren arabera, produktuen salneurriaren arabera, dituzten ondasunen arabera, zerga edo eskatzen zaizkien interesen arabera. Familiek, adibidez, oinarrizko kontsumo unitateak osatzen dituzte. Enpresen publizitate mezu gehienak horiei begira sortzen dituzte.

Estatua

Gizarte-segurantza

Kontsumitu eta ekoiztu egiten du. Ondasun eta zerbitzu publikoetarako enpresak sortuz, ongizate soziala lortu nahi duen entitate bat da. Horretarako, interes tipoak erregulatuko dituzten politika ekonomikoak jartzen ditu abian. Beste diru partida bat krisirako arriskua izan ditzaketen area ekonomikoak berpizteko erabiltzen dute. Diru sarrerak eta irteerak garbi adierazten ditu dokumentu batean; dokumentu hori publikoa da.

Gizarte-Segurantza sektore publikoaren zerbitzu garrantzitsua, eta Europako herrialdeen lorpen bat da. Babesa eskaintzen die langileei gaixotasunengatik edo arazo pertsonalengatik lanik egin ezin dutenean. Babes sozialerako sistemak enpresariek eta langileek ordaintzen dituzten kuotei esker mantentzen dira. Legeak langile guztiak Gizarte-segurantzan izena ematera behartzen ditu.

3

Erantzun zure koadernoan

Iker itzazu zure etxean egiten diren ordainketak. Honela banatu:

Oinarrizko beharrak:
Elikadura
Arropa eta eskolarako materiala
Argia
Ur beroa
Zergak
Heziketa

Ondasunak eta zerbitzuak:
Etxebizitzaren hipoteka (egotekotan)
Ondasun edo zerbitzu baten mailegua
Eskolaz kanpoko heziketa
Udako oporrak (bidaiaren bat, hotela, etab.)
Liburuak, Komikiak
Asteko paga
kirolak

  • Analiza ezazu idatzitakoa eta zure etxean ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak zerrendatu (pribatuak edo publikoak). Gogora ezazu zerbitzuak sozialak ere izan daitezkeela.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.