Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala

Bukatu aurretik

Baliabide naturalen aprobetxamendua oinarrizkoa izan da gure gizartearen garapenerako.

Ibai eta uharretatik zetorren uraren energia eragileak makineria pisutsua mugitzen zuten gurpil eta engranajeak bultzatzeko balio izan du iraganean. Lehen egiteko ezinezkoak ziren lanek industriaren sorrera erraztu zuten. Gaur egun energia hidraulikoa deitzen dena ezinbestekoa da elektrizitatea produzitzeko.

Arrantza giza arrazaren hastapenetatik existitzen da eta ibai-arrantza eta itsas-arrantza bereizten dira. Arrantza hurbileko eta tokiko esparru batean burutzeari baxurako arrantza deitzen zaio eta jarduera ekonomiko tradizionaltzat hartzen da.

Nekazaritzak eta abeltzaintzak pertsonek biziraupen ekonomia praktikatuz auto-hornitzea ahalbidetu zuten. Era honetako ekonomiako teknika tradizionalak klima mota eta lurraren baldintza fisikoetara moldaturik daude.

Antzina basotik egurra, kautxua eta kortxoa ateratzen ziren, gaur egun erabiltzen ditugun hainbat produktu prestatu ahal izateko lehengaiak hain zuzen ere: papera, goma eta disolbagarriak.

Mineralak erauztea ahalbidetzen duen meatzaritzari esker siderurgia sortu zen. Jarduera artisau horren bidez uraren energia eta suaren potentzia aprobetxatu ziren lantresnak sortzeko.

Haizeak bere aldetik itsaso eta ibai garraioa erraztu zuen, herrien arteko lehen merkataritza ibilbideak bultzatuz. Gainera, haizearen energia eragileak urarena ordeztu zuen azken hau urria zenean.

Suaren bero-energia handitzeko egurra eta ikatz begetala erabiltzetik material eragingarriagoak erabiltzera pasatu zen, erregai fosilak adibidez.

Energia iturriak iraupenaren arabera sailkatzen dira energia berriztagarri eta energia ez berriztagarrien artean. Orokorrean, berriztagarriak ez dira kutsagarriak, eta beste muturrean ez berriztagarriek CO2 eta sufre eduki altua askatzen dute atmosferara.

Ideia nagusiak

  1. Baliabide naturalek lehengaiak eta energia ematen dizkiote gizakiari bai oinarrizko beharrak asetzeko zein era guztietako produktu eta tresnak egiteko.
  2. Baliabide naturalen aprobetxamendurako tekniken garapenak industri artisaurako lanak egitea erraztu du.
  3. Ura ibai eta itsasotik datorren baliabide naturala da eta nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza bezalako jarduera ekonomiko tradizionalek haren aprobetxamenduan daukate haien jatorria.
  4. Lurrazalak hainbat lehengai eskaintzen ditu gizakiaren aprobetxamendurako: elikagaiak nekazaritzaren bitartez; basoetako egurra eta zorupeko mineralak.
  5. Ongizate handiagoaren bila, gizakiak energia iturri ezberdinak erabili ditu haren lana modu eraginkorrago batean burutzeko. Horregatik ura eta haizearen indar eragilea eta eguzkiaren bero energia aprobetxatu ditu.
  6. Tradizionalki erabili izan diren energia iturriak iraupenaren arabera sailka daitezke energia berriztagarri eta energia ez berriztagarrien artean. Lehenak ez dira bigarrenak bezain kutsagarriak.

Ikasitakoa egiaztatzen dut:




Gomendatutako bisitaldiak:

  1. Gesaltza Añanara bisitaldia.
  2. Mirandaolako burdinolara bisitaldia.

Gomendatutako irakurgaiak:

EUSKAL MITOLOGIA / MITOLOGIA VASCA - IZENA DUEN GUZTIA OMEN DA

ORTIZ-OSES, ANDRES / GARAGALZA, LUIS

GIPUZKOAKO KUTXA / 2006-11 / ISBN: 978-84-7173-488-4

Gomendatutako filmak:

Tasio

Gehiago jakiteko

Artikulu interesgarriak

Bitxikeriak

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.