Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Munduko potentziak

Australia eta Zeelanda Berria

Australia eta Zeelanda Berria

Eragin handiko eskualdea osatzen dute, oso garatuta egoteaz gain, Ozeano Barearen erdian daudelako. Japoniak eta Hego Asiako zenbait herrialde industrializatu dituzte lehiakide bakarrak.

Australiako biztanle gehienak kostaldean bizi dira, barrualdea basamortu lehor handia baita. Biztanle kopuruaren hazkundea motela da, baina immigrazioa handia denez, biztanleriaren batez besteko adinak behera egin du. Australiako hiriak oso urbanizatuta daude, eta guztietan aipagarrienak Sydney eta Melbourne dira.

Australiako eta Zeelanda Berriko biztanleek bizitza maila handia dute. Gehienak zuriak dira, eta europarrak jatorriz. Zoritxarrez, Australiako aborigenak eta Zeelanda Berriko maoriak gutxiengo dira, eta sakabanatuta daude, kolonizazioaren ondorioz. Hizkuntza nagusia ingelesa da, baina Zeelanda Berrian maoria ere hizkuntza ofiziala da.

Nekazaritza garrantzi handiko ekonomia-jarduera da. Ekonomia, batik bat abeltzaintza, kapitalizatuta eta kontsumora bideratuta dago. Industria-alorrean, meatze-baliabideak oso ugariak dira, eta teknologia handiei lotutako industriak dituzte.

Zeelanda Berriko hiririk garrantzitsuena Auckland da, eta han esne-ardien eta -behien aziendak dira nagusi.

Bi herrialdeetako garraioen xede nagusia kanpo-merkataritza da, eta merkaturik garrantzitsuenak Ameriketako Estatu Batuetakoa eta Japoniakoa dira.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.