Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Kontsumo iraunkorra

Masa-kultura eta kontsumoa

Masa-kultura eta munduko kultura orotako kontsumo-ohitura komunak parekotzat jotzen ditugu, tokian tokiko tradizioak edo ohiturak gorabehera. Munduan, gero eta gehiago dira produktu edo zerbitzu berdinak (elikagaiak, musika, arropa...) erabiltzen dituzten herritarrak. Nagusitzen ari den kultura komunaren ondorioz, bizimoduak, jarrerak eta portaerak gero eta antzekoagoak dira, eta, horrela, eremu bakoitzeko ohitura bereizgarriak bertan behera uzteari ekin zaio.

Munduko zibilizazioak
Himalaia

Gizarteetako talde batzuek ohitura estandar berdinak hartu dituzte. Komunikabideei eta garraioei esker, aztergai dugun prozesua azkarrago ari da hedatzen, gizarte guztiak elkarri loturik daudelako.

Era berean, kontsumo-kultura planeta osoan zehar hedatu da, baina kontrako ahotsak ere munduko bazter guztietan hasi dira entzuten. Erabateko adostasuna lortzea zaila den arren, ingurumen-babesaren aldeko erakunde gehienak bat datoz aldarrikapen jakin batean, hau da, planetaren narriadura geldiarazteko lehen urratsa gure ohiturak aldatzea eta kontsumo-jarrera arduratsuagoak hartzea dela diote.

Kontsumo arduratsuari buruzko aholkuak:

  1. Edozer erosi aurretik, egin ezazu gogoeta: erraz desagerrarazteko edo birziklatzeko produktua den, zenbat energia erabili behar izan den ekoizteko, ekologikoa den ala ez...
  2. Sailka eta bereizi itzazu zabor organikoak eta organikoak ez direnak. Horrela, baliabideak (ura, elektrizitatea, etab.) aurreztuko dituzu.
  3. Saia zaitez autoa ahalik eta gutxien eta garraio publiko edo alternatiboak ahalik eta gehien erabiltzen. Egin beste horrenbeste bizikletarekin, patinekin... Aukera bikainak dira. Auto berean hainbat lagunek bidaiatzea ere konponbide ona da.
  4. Dokumentuak inprimatzerakoan, erabili orrien bi aldeak. 100 kilo paper birziklatuz, zazpi zuhaitzen bizitza salbatzen da. Ordenagailua baldin baduzu, gorde dokumentuak bertan, paperean inprimatu beharrean.
  5. Deskonekta itzazu erabiltzen ez dituzun aparatuak. Itzalitako etxetresna elektrikoek etxeko energia-kontsumoaren % 10 sorrarazten dute. Erabil itzazu kontaktu anitzeko erregeletak, hainbat tresna konektatzeko. Horrela, botoi bakar bati sakatuz, denak batera deskonektatuko dituzu, eta, bide batez, tresna elektronikoak tentsio-aldaketen eraginetik babestuko dituzu .
  6. Denbora asko ematen duzun geletan, erabili kontsumo txikiko bonbilak, goritasunezkoen ordez. Iraupena 10 aldiz handiagoa da, eta energia-kontsumoa 4 aldiz txikiagoa. Ikusten duzunez, dirua aurreztuko duzu.
  7. Ez erabili botatzeko pilarik; oso kutsatzaileak dira. 40 pilak 6 milioi litro ur kutsa dezakete! Saia zaitez korrontean konektatzeko moduko tresnak edo pila kargagarriak erabiltzen. Pila kargagarriak erabiliz, aurreztu egiten da, gutxiago erosi behar izaten direlako.
  8. Heda ezazu kultura berdea. Eman itzazu ezagutzera ideia horiek guztiak familiakoen eta lagunen artean.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.