Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Haizea

Garraiobide bezala

Lurrak eguzkitik jasotzen duen energiaren parte bat haize bihurtzen da, eta haren indarra ere ahalik eta gehien aprobetxatu da oso antzinatik.

Itsasoko garraioa

Itsasoaren konkista.
Itsasoko garraioa.

XIV. mendean zehar eta XVIII. mendera arte, haien aurrean konkistatzeko espazioz beterik zegoen mundua deskubritu ondoren, karabela izeneko ontzi izugarriek itsaso eta ozeanoak gurutzatzen zituzten. Itsasontzi hauek, kabotai merkataritzarako eta arrantzarako erabiltzen zirenak, ibilbide komertzial luzeak ere burutzen zituzten mundu zaharra berriarekin (Amerika) konektatuz. Zenbat eta urrunago joan eta zenbat eta merkantzia garrantzitsuagoa eraman, handiagoa zen karabela. Gerrarako arma bezala ere erabili ziren eta garai hartako bataila garrantzitsu asko itsasoan eman zen.

Lehen ibilbide transozeanikoak.

11

Erantzun zure koadernoan.

Interneten bilatu eta adierazi itsasontziek lehen itsas ibilbideetan garraiatzen zituzten 6 produktu.

  • Ezagutzen ez duzun produkturik al dago? Hala bada, deskriba ezazu eta azaldu zertarako erabiltzen zen.

Ibai-garraioa

Horrela esaten zaio merkantzia astunak nabigagarriak diren ibai edo lakuetan zehar eramaten dituen garraio motari. Ibai hauen erabilera ezinbestekoa suertatu zen iraganean herrien ekonomiarentzat. Ibai-garraio trafiko gehien zuten ibaiak Europan, Rin, Volga eta Danubio; Amerikan, Missisipi, Missouri, Orinoko, Amazonas eta Panama; Asian, Huang-Ho, Yangtse; eta Afrikan, Nilo eta Kongo ziren.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.