Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Estatuen antolamendu politikoa
Atala: Egungo mapa politikoak

Espainiako estatuko autonomia-erkidegoak

Franco jeneralaren diktadura bukatu ondoren, Espainiako estatuko lehen hauteskunde libreak egin ziren, 1977ko ekainaren 15ean. Sistema demokratikoa nagusi zela, orduko alderdi politikoek 1978ko Konstituzioari zin egin zioten. Aurretik, hiritarrek onespena eman zioten, erreferendum bidez. Konstituzioak Espainiako lurralde-antolamendua finkatu zuen, eskualdeetan edo autonomia-erkidegoetan oinarritua, hain zuzen.

Urte hartatik 1995era arte, 19 autonomia-erkidego eratu ziren, horietako bi hiriak izanik: Ceuta eta Melilla. Aurreko erregimen autoritarioak ezarritako gobernu zentralistaren ordez, gobernu deszentralizatua finkatu zen, estatuaren botere jakin batzuk autonomia-eskualdeekin partekatuz.

Izan ere, estatuak eskumen edo funtzio jakin batzuk autonomia-erkidegoen esku utzi ditu, subsidiariotasun-printzipioan oinarrituz. Aipatutako printzipioaren arabera, autonomia-erkidegoek egin dezaketena ez du egin behar estatuak, eta probintziek egin dezaketena ez dute egin behar autonomia-erkidegoek.

Autonomia-erkidegoak, biztanleak eta azalera

Autonomia-estatutua

Autonomia-erkidegoaren eskumenak, erakundeak eta arauak finkatzen dituen legea. Erkidego bakoitzari autogobernatzeko behar dituen partida ekonomikoak ematen zaizkio. Autonomia-estatutua tokian tokiko lurraldeko biztanleen gehiengoak onartu behar du lehenbizi, eta, Gorte Nagusiek berretsi behar dute gero.

Gorte Nagusiak: Espainiako Parlamentua, estatuaren funtzio legegilea gauzatzen duena. Legeak egiten eta onartzen ditu, eta gobernua kontrolatzen du. Bi ganbara ditu: Diputatuen Kongresua eta Senatua. Gobernuaren politika onargarria iruditzen ez bazaio, zentsura-mozioa aurkezteko eskubidea du.

Erregeak, azkenik, lege izendatu zuen estatutua. Jakinekoa denez, erregearen funtzioak ere Espainiako konstituzioak finkatzen ditu.

Autogobernu-erakundeak, etxebizitza, osasuna eta ingurumen- eta kultura-ondarea antolatzea autonomia-erkidegoen eskumen osoa da.

Beste eskumen batzuk estatuarekin partekatzen dituzte: adibidez, errepideen edo lan-alorraren kudeaketa.

17

Erantzun zure koadernoan:

  • Aurki itzazu Espainiako konstituzioan autonomia-erkidegoen eskumenak eta idatzi horietako bi, gutxienez. VIII. tituluko hirugarren kapituluko 148. artikuluan aipatzen dira. Espainiako Konstituzioa Interneten dago http://narros.congreso.es/constitucion/index.htm web orrian.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.