Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Estatuen antolamendu politikoa
Atala: Egungo mapa politikoak

Euskal Herria

1936an, gerra zibilaren hasieran, Espainiako Bigarren Errepublikak lehen autonomia-estatutua eman zion Euskal Herriari, baina Bizkaian besterik ez zen ezarri, errepublikaren bandoan denboraldi batez iraun zuen probintzia bakarra baitzen. Azkenean, ordea, amore eman zion diktadura-erregimenari.





Euskal Herriko lurraldeak


Diktadura bukatu eta gero, 1979an, estatu demokratikoa jadanik nagusi zela, alderdi politikoek Gernikako Estatutua sinatu zuten, bidezko eskubidea baitzen, Espainiako Konstituzioaren arabera. Euskal Herria komunitate historikotzat hartu eta erabateko autonomia-erkidego bihurtzeko aukera onartu zitzaion. Estatutuan jasotzen denez, Nafarroak EAEn txertatzeko eskubidea izango du, nafarrek hala erabakiz gero.

Eusko Kontseilu Nagusia eratu zen, autonomia-legearen aurreproiektua idazteko, eta, gero, euskaldunek onespena eman zioten, erreferendum bidez.

18

Erantzun zure koadernoan:

  • Bilatu Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua eta aipa itzazu artikulu eta eskumen bat. Eusko Jaurlaritzaren web-orrian aurkituko duzu.

Euskal Herriko autonomia-erakundeak

Ikurriña
Euskal Autonomia Erkidegoko armarria

Euskal Autonomia Erkidegoak hiru lurralde historiko ditu: Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia. Hiriburua Gasteiz da, eta bertan daude Eusko Legebiltzarra eta gobernua edo Jaurlaritza. Estatuko beste erkidego batzuek ez bezala, autogobernu-erakunde komunak ditu hiru lurralde historikoentzat. Erakunde horiek legeek arautzen dituzte.


Eusko Legebiltzarra
  • Eusko Legebiltzarra lurralde bakoitzeko 25 legebiltzarkidek (sufragio unibertsal bidez hautatutako gizon-emakumeek) osatzen dute. Legeak idazten, aurrekontuak onartzen eta Eusko Jaurlaritzaren ekintzak kontrolatzen ditu eta lehendakaria izendatzen du, betiere estatutuak ezarritako mugen baitan.
  • Eusko Jaurlaritzak legebiltzarraren erabakiak betearazten ditu, hau da, botere legegilea gauzatzen du. Lehendakari eta sailburuak dira jaurlaritzako kideak. Sailburu bakoitza sail bateko burua da, eta dagozkion gobernu-zereginak betetzen ditu bertan. Aipa ditzagun Jaurlaritzako sail batzuk: nekazaritza, etxebizitza, industria, justizia, hezkuntza eta osasuna, besteak beste. Lehendakariak Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskunde-deia egiteko eskumena du.
  • EAEko Justizia Auzitegi Nagusia Bilbon dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizial gorena da.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.