Negutegian ereiteko teknika

Negutegiak

Gaur egungo negutegiak egitura metalikoak dira, nabe luzeak, ia ikusten uzten duen plastiko zuri batez estaliak; plastiko horrek landareentzako giro berotsu eta heze egokia sortzen du barruan. Estaltzen duten lurrak ondo landua egon behar du, ongarritua, goldatua eta begetal bakoitza ureztatuko duten tutu-sare bat jarri ahal izateko nibelatua.