Holandako polderra

Polderra

Holandako polderra itsasoari irabazitako gainazalaren adibidea da. XII. mendetik erabiltzen den teknika hau hobetuz joan da eta Holanda da ozeanoari gunea konkistatzen herrialde ezagunetariko bat. Dikeen bidez, itsaso hondoko gune bat lehortzen da ereiteko gune bihurtzeko asmoz. Urak berriz ere gune horiek ez hartzea ahalbidetzen duten drainatze eta kanalen bidez, paisaia geometrikoa sortzen da. Bonbek eta haize-errotek bultzatzen duten ura garraiatuko da bertatik. Andaluzian eta Katalunian ere baditugu teknika horren adibideak.