Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Grezia
Atala: Zientzia, sinesmenak eta kultura

Kultura

Greziako antzokiak

Jainkoek eta heroiek parte hartzen zuten narrazio edo mito ugari asmatu zituzten, eta horietako asko antzezten zituzten tragedietan. Komediak ere izaten ziren antzokietan, baina horiek, garai hartako gizartea kritikatzen zuten edota amaiera zoriontsuko drama familiarrak adierazten zituzten. Antzezle guztiak gizonezkoak izaten ziren, nahiz eta askotan emakumeen papera egin behar izaten zuten, pertsonaien ezaugarriak handitzen zituzten eta mozorroz estaltzen zituzten aurpegiak. Tragedietan koruak garrantzi handia zuen, argumentua abesten baitzuen eta pertsonaiekin hitz egiten baitzuen.

Esklaboak izan ezik, gainerako guztiak joan zitezkeen antzerkietara; zirkuluerdi-forma zuten antzokietan izaten ziren; mendi muinoen maldetan, harmailak ezartzen zituzten, eta horien aurrez aurre egoten zen agertokia, aktoreek lana egiten zuten tokia. Bertan zegoen ere, orkestra, korua eta dantzarientzako tokia.

Idazleak

Tragedian, idazle ezagunenak Eskilo, Sofokles eta Euripides izan ziren, eta komedian, berriz, Aristofanes eta Menandro. “Iliada” eta “Odisea” poema epiko famatuez eta filosofoen lan bikainez gain, greziarren artean, poeta, hizlari eta historialari on ugari izan zen.


20

Erantzun zure koadernoan.

  • Ikasgelako taldeen artean filosofo, idazle eta historialarien izenak banatu. Bakoitzaren inguruko informazioa bilatu: zenbat urtetan eta non bizi izan ziren, idatzi zituzten lanak, defendatzen zituzten ideia nagusiak... Ondoren ikastalde osoari azaldu.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.