Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II
Atala: Kontinenteak: Erliebe-unitate handiak

Ozeania

DATU INTERESGARRIAK:

  • Azalera: 8.924.100 km2
  • Herrialdeak: 13
  • Handiena: Australia (7.686.850 km2)
  • Txikiena: Nauru (21 km2)
  • Punturik altuena:Wilhelm (Papua Ginea Berria, 4.509 m)
  • Punturik baxuena:Eyre aintzira, Australia (itsas mailatik 15 m-ra)
  • Tenperatura maximoa:53 °C (Cloncurry. Australia)
  • Tenperatura minimoa:–22 °C (Charlotte Pass, Australia)

Ozeania dugu kontinenterik txikiena. Uharte multzo bat da, guztira 20.000 inguru izango dira, eta horiek, zenbait uharteditan banatzen dira (Melanesia, Mikronesia eta Polinesia). Uharte horiek neurri askotakoak dira, eta guztietan handiena Australia da.

Ozeania Ozeano Barean dago, eta uharte gehienak Hego hemisferioan daude. Kostaldean ez dago elementu geografiko nabarmenik. Adierazgarrienak, Carpentaria golkoa (Australia), York (Australia) eta Hego-ekialdeko (Tasmania) lurmuturrak, Australiako Badia Handia (Australia), eta Plenty eta Canterburi badiak dira (Zeelanda Berria).

York lurmuturra

Erliebeari dagokionez, Australian hiru gune nagusi bereiz ditzakegu: Mendebaldean, basamortu izaerako ordokia (Gibson basamortua, Victoria basamortu Handia), erdialdean, Artesiar Arro Handia, eta ekialdean, mendien lerrokadura bat.

Ozeaniako mendiak oso garrantzitsuak ez badira ere, Hamersley mendiak (Bruce 1.236 m), Macdonell mendiak eta Australiako mendilerro banatzaile handia (Kosciuske 2.230 m), aipatzekoak dira.

Zeelanda Berria eta Ginea Berria uharteak, menditsuak dira eta sumendi ugari dituzte.

Victoria basamortu handia
Tarakani mendia

Ozeaniako ibaiak eta aintzirak ez dira oso garrantzitsuak, Australian garrantzi handixeagoa hartzen badute ere. Ibaiek ur gutxi eramaten dute eta, batzuetan, ez dira itsasora iristen urak barrualdeko aintziretan isurtzen dituztelako. Darling ibaia eta Murray ibaiadarra, Australiako hegoaldean, baino ez dira benetako ibaiak.

Aintziren artean, Eyre eta Coogie aipatuko ditugu, baina egon askoz gehiago daude.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.