Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma
Atala: Iberiar Penintsularen konkista eta erromanizazioa

Erromanizazioa

Hispania menpean hartu zuteneko lehenengo urteetan, Erromak konkistatu berriak ziren hainbat herriren altxamenduei aurre egin behar izan zien. Hala eta guztiz ere, denborak aurrera egin ahala, bakea ezarri zen eta menperatutako herriek Erromatarren kultura, hizkuntza eta bizimodua bereganatu zituzten pixkanaka.

Konkistaren aurretik
Konkistaren ondoren.

Oso ohikoa izan da Erromatarren garaiko hondakin gehiago dauzkaten guneak erromanizatuagotzat hartzea. Honela, Emerita Augusta edo Tarraco bezalako herriek erromanizazio maila handia izan zutela esaten da.

Hala ere, ikertzaile askok Erromatarren eragina neurtzeko, horiek heldu aurretik herriek zuten garapen maila kontuan hartu behar dela uste dute. Horrek gune batzuetan hondakin nabarmenik ez badago ere Erromatarren presentziak aldaketak ekarri ahal izan zituela esan nahi du.

20

Erantzun zure koadernoan.

  • Erromatarrak heldu zirenean, penintsulako zein gunetan zegoen Erromatarren antzeko kultura eta bizimodua?

  • Erromatar kultura hartzeak aldaketa handiak ekarri zituela uste duzu?

Erromanizazio izenez ezagutzen den fenomeno horretan beste batzuen artean, honako fenomeno hauek eragin handia izan zuten:

Armada erromatarra
  • Armada. Armadak lurralde hartan egote hutsak eta bertako herriekin harremanak ezartzeak (erromatar ohiturak, hizkuntza etab.), zabaltzen lagundu zuen. Kanpaleku iraunkorrak ezartzen zirenean, bertako herrixkekin egindako merkataritza-harremanak sendotu egiten ziren. Gainera, bertako jende askok parte hartzen zuen armada osagarrietan, lizentziatzean erromatar herritartasuna lortzen baitzuten eta beren zerbitzuaren truke lurrak jasotzen zituztelako.
  • Kolonien fundazioa. Lur falta zela eta, Erromatarrek herriguneak fundatu zituzten hainbat tokitan, eta bertara, Italiar penintsulatik etorritako pertsonak joan ohi ziren bizitzera, nekazaritzan eta meatzaritzan aritzeko. Gainera, koloniei esker, merkataritza-harremanak hobetu egin ziren eta bertako biztanleak gizarte horretan sartzeko lagungarri izan ziren.
    Medulak
  • Herrien Fundazioa. Bertako biztanleak erromatartzeko eta Erroman zegoen antolamendu-sistemaren antzeko bat ezartzeko herri berriak sortu ziren.
  • Villen ugaritzea. Penintsulan villa berri asko sortu ziren, eta villa horiek erromatar izaera nabarmena zuten nekazaritza eta abeltzaintzako produkzio-guneak ziren. Villa horiek zirela medio, lurra lantzeko sistema eta teknika erromatarrek indarra hartu zuten.
  • Bide sarea. Galtzadek lurraldea kontrolpean izateko era eskaini zuten eta gainera, herri nagusiak eta villak lotzen zituztenez, funtsezko papera bete zuten garapen ekonomikoan.
    Erromako hiribildu
  • Zuzenbide latindarraren ematea. Vespasianok 73. urtean emandako xedapen batzuen bidez, lehendik zeuden bertako herriek zuzenbide latindarra har zezaketen, hau da, Erromatar ereduaren arabera antolatu ahal zuten haien burua, senatua ezarriz, urteroko magistratuekin etab. Horrela egitekotan, magistratura lortzen zuten gizonak Erromatar herritartzat hartzen ziren.
Hispaniako galtzada erromatar nagusiak
Vespasiano enperadorearen erretratua denario batean.
21

Erantzun zure koadernoan.

  • Zein izan zen Erromatar Inperioko hizkuntza ofiziala?
  • Ezagutzen al duzu latinetik eratorritako penintsulako hizkuntzaren bat?
22

Erantzun zure koadernoan.

  • Zer-nolako abantailak zekartzan Erromatar herritartasuna izateak?
  • Hispaniako biztanle batek erromatar herritartasuna lortzeko era bi aipa itzazu.
  • Horien seme-alabak ere, Erromatar herritartzat hartzen al ziren?

Iparraldean erromatar kultura hartu ez izana, erromatar itxurako eraikin erlijioso, ikuskizunetarako eraikin ezan (antzokiak, anfiteatroak eta zirkuak) nabari dezakegu. [...]. M. Rostovtzeff 1937an Hispaniako gune zabaletan dagoen Erromako kulturaren bereganatze maila baxuaz aritzen da: “Lusitaniako goi lurraldetan eta Ziterior probintziakoetan, zeltiberiar, asturiar eta galaikoen barrutietan batez ere, erromanizazio maila txiki bat baino ez dago. Barruti hauek ez zituzten italiar kolonizatzaileak erakarri” [...]. Erromanizazioa eta urbanizazioa azalean geratu ziren; klan eta tribuetako antolamendua mantendu zelarik.

Blázquez, J.M.

Bertako gizarteak kontaktu bitartez erromanizatzen zirela uste zuten, eragin fluxu baten bidez, honengatik armada eta merkatariak erromanizazio eragile handitzat hartu izan dira beti. Baina konkistaren ondorioz gertatzen ziren barruko eraldaketak ez ziren baloratzen eta hauexek ziren herriak derrigor guztiz desberdin bihurtzen zituztenak.

Pereira, J.

23

Testuak arretaz irakurri eta galderei erantzun

  • Zein egilek identifikatzen du erromanizazioa Erromako hondakinak egotearekin? Horren ikuspuntuaren arabera, penintsulako zein gunetan ematen da erromanizazio maila txikia?

  • Zein egilerekin zatoz bat? Zure erantzunaren zergatia eman .

  • Blazquezen testuaren iruzkina egin. Horretarako, lehenago azaldutako prozedura erabil ezazu.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.