Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Lehenengo zibilizazioak
Atala: Egipto

Antzinako Egiptoko bizimodua

Garagardogintza
Ardogintza

Nekazaritza zen Egiptoarren bizibide nagusia. Zerealak ereiten zituzten batez ere (garia, garagarra, oloa eta artatxikia), eta ogia eta garagardoa egiten zituzten horiekin, horiexek baitziren beren elikagai nagusiak; lihoa ere lantzen zuten, eta jantziak egiten zituzten, landare horretaz. Baratzetan, lekariak eta barazkiak (dilistak, babarrunak, tipulak, baratxuriak, porruak, uhazak...), mahatsondoak eta fruta-arbolak landatzen zituzten (datilak, pikuak, granadak, algarroboak...). Nilo ibaiaren ertzean hazten zen landare bat, papiroa, erabiltzen zuten paper moduko bat egin, eta bertan idazteko, baita lokarriak, otarrak, alfonbrak, sareak eta itsasontziak egiteko ere.

Nilo ibaiaren urak kontrolatzeko eta erabiltzeko teknikak garatu zituzten, eta horrela, dikeak, urari eusteko baltsak, eta ura banatzeko ubideen sareak egin zituzten. Horretaz gain, uhaldien ezaugarriak aurretik ezagutu ahal izateko, zenbait tokitan tresna batzuk kokatzen zituzten. Lurrean harririk eta belar txarrik ez zegoenez, erabiltzen zituzten goldeak oso sinpleak ziren, eta ia aldaketarik gabe iraun zuten milaka urtetan.

Abeltzaintza

Abeltzaintzan, artzain lanak egiteaz gain, etxaldeetan animaliak hazten eta zaintzen zituzten. Ahuntzak, ardiak, txerriak, ahateak, antzarak eta kurriloak hazten zituzten, eta hainbat zereginetarako, astoen eta behien indarraz baliatzen ziren. Askoz beranduago hasi ziren zaldiak eta gameluak erabiltzen.

Ehiza
Arrantza

Ehizean ere egiten zuten, ibaiertzean (hipopotamoak, hegaztiak) eta basamortuan (ostrukak, antilopeak, erbiak, basa-astoak...), eta amuak, sareak eta arpoiak erabiltzen zituzten arrantzarako.


Artisauak

Gainera, artisau onak ere bazeuden: harginak, meatzariak, eskultoreak, margolariak, zurratzaileak, urreginak, igeltseroak, arotzak, armaginak... Horien lanek kalitate handia izan arren, Egiptoko gizartean ez ziren beste langile batzuen pareko hartzen.

Herrialdeak behar zuena ekoizten zuenez, ez zuen beste herrialde batzuekin merkataritza-harreman handiegirik izan. Luxuzko gauzak eta produktuak (zedroa, olioak, lurrinak, intsentsua, zilarra, bolia...), beste lurralde batzuetara egiten ziren bidaietan lortzen zituzten. Horrelako bidaiak, gobernariek eta apaizek antolatzen zituzten eta eskuratu nahi zituzten produktuen truke, papiroa, oihalak, eta arrain lehortua eskaintzen zituzten. Monumentuak eta jauregiak egiteko behar zuten harria, urrea, kobrea, eta antzeko metal eta produktuak, basamortu inguruetatik lortzen zituzten. Barne-merkataritza, batez ere Nilo ibaian nabigatzen zuten itsasontzien bidez, egiten zen.

Etxebizitza

Etxe guztiak buztin eta lastozko pezoz egiten ziren, eta altzariak oso xumeak ziren. Herriak ibaiaren ondoan osatzen ziren, baina goialdeko lurretan, uhaldiak saihesteko. Etxeek bi edo hiru solairu zituzten eta tenpluen edo administrazio-etxeen inguruan kokatzen ziren. Etorbide handiak izan ezik, gainerako kale guztiak nahiko estuak ziren, eta zolatu gabe zeuden. Garai batean, herriaren inguruan harresiak eraiki ziren. Harresiez inguratutako herri txikiak ere bazeuden.


Emakumezkoen jantziak
Gizonezkoen jantziak

Lihozko jantzi xumeak erabiltzen zituzten, kolore zurikoak gehienak. Gizonezkoek gona motzak janzten zituzten, eta hotza egiten zuenean, tunika janzten zuten. Emakumeek alkandora luze moduko bat erabiltzen zuten, eta orkatilaraino iristen zitzaien. Beroa zela eta, askotan langileak, emakumeak eta umeak biluzik ibiltzen ziren. Oinutsik ibiltzen ziren, baina batzuetan, sandaliak ere janzten zituzten, papirozkoak pobreenek, eta larruzkoak aberatsek eta apaizek.

Emakumeak haien buruak lurrintzen

Garbi eta txukun ibiltzeari garrantzi handia ematen zioten: olioz igurzten zuten gorputza, begiak margotzen zituzten eta lurrinak ere erabiltzen zituzten. Ilea ez zuten gogoko eta, horregatik, buruko eta gorputz osoko ilea erabat mozten zuten. Bitxiak eta gorputza apaintzeko, apaingarriak erabiltzen zituzten, hala nola, gerrikoak, eskumuturrekoak, belarritakoak...

Elikadura

Elikagai nagusiak ogia eta garagardoa ziren, baina baita lekaleak, frutak, berdurak, txerri, ardi eta idi haragia, eta arraina ere. Era askotako pastelak egiten zituzten, eta eztia eta datilak erabiliz, gozatzen zituzten. Aberatsek, gainera, ardoa edaten zuten eta ehizatutako harrapakinen haragia jaten zuten.

Dantza

Jai handiak egiten zituzten, eta hegaztiak harrapatzeko, Nilo ibaian itsasontzietan txangoak eginez, taula-jokoetan jolastuz, istoriak irakurriz eta entzunez, edota kirolen bat eginez, (xabalina-jaurtiketa, igeriketa, arku-tiroa, edo borroka adibidez), pasatzen zuten aisialdia. Musika entzutea gustatzen zitzaien; otoruntzetan, adibidez, arpaz, lautez edo haize-instrumentuz lagunduta kantatzen zuten musikariek, eta baserritarrek eta arrantzaleek abestiak sortzen zituzten.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.