Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta
Atala: Lurraren irudikapena: mapak eta irudiak
EskalaErrealitateko objekturen bat marrazki, argazki edo maketa bidez eta proportzio guztiak errespetatuz irudikatzean, magnitudeen edo irudikapenaren neurrien eta objektuaren benetako neurrien arteko erlazioari eskala esaten zaio. Eskala numerikoak errealitatearen balioa eta irudikapenaren balioaren arteko erlazioa erakusten du. Txikiagoa, handiagoa edo naturala izan daiteke. Txikitze eskala baten adibidea, ibilgailuaren irudia da. Bertan 1:80 zenbakiek, unitate batek horrelako 80 unitate irudikatzen dituela adierazten digute. Intsektuaren argazkian ikusten dugun 11:1 Handitze eskala da.
1:1 eskala benetako tamainaren adierazgarria da, hau da, eskala naturala. Eraztunaren adibidea da. Eskala grafikoa deiturikoak metrotan, kilometrotan eta abarretan graduatuta egon daitekeen segmentu batekiko distantziak irudikatzen ditu. Irakurketak eta neurriak errazteko balio du. Mapak espazioen irudikapen murriztuak dira. Eskalaren arabera, mapak honelakoak izan daitezke:
Behin mapa edo plano baten eskala ezagututa, erraz asma ditzakegu irudikatutako puntuen arteko distantziak edo objektuen neurriak. Eskala numerikoa baldin badugu, mapa edo planoko bi puntuen arteko distantzia zentimetrotan neurtuko dugu, eta eskalak adierazten duen kopuru errealarekin biderkatuko dugu. Kontuan hartu behar dugu lortutako neurria zentimetrotan egongo dela, eta metrotara edo kilometrotara bihurtu behar izango dugula. Lerro zuzenean ez dauden elementuak neurtzen baditugu, hala nola ibaiak, errepideak... honako marrazki honetan ageri den moduan jokatuko dugu; marrazkian eskala grafikoa baldin badugu zer egin behar dugun azaltzen da.
Eskala
23
Erantzun zure koadernoan.
24
Erantzun zure koadernoan:
|