Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gizadia historia hasi aurretik
Atala: Zer da Historiaurrea?
Historiaurrearen ikerketaGarai luze hori guztia aztertu ahal izateko, Historiaurreko ikerlariek ezin izaten dute agiri idatzirik erabili eta beste informazio-iturri batzuk bilatu behar izaten dituzte, fosilak eta hondakin materialak, adibidez. Historiaurrearen ezagutza etengabe garatzen ari dela esaten da: aurkikuntza berri batek teoria berriak sortu eta aurrekoak hankaz gora utz ditzake. Arkeologia
Indusketa arkeologikoa
Arkeologiaren aztergai nagusiak gizakiak utzi dituen hondakin materialak dira: tresnak, arte-adierazpenak, armak… Arkeologoen lana aztarnategietan hasten da eta, beraz, indusketak oinarri-oinarrizkoak direnez, arreta osoz eta kontu handiz egiten dute zeregin hori. Arkeologiaren oinarri nagusiak hiru elementu hauek dira: estratigrafia, kronologia eta tipologia. EstratigrafiaLurrazaleko geruzak aztertzen ditu. Geruza horiek hainbat materialez osatuta daude, osatu ziren garaiaren arabera. Hondakin zaharrenak sakonen dauden geruzetan daudenak izango dira; berrienak, berriz, gainaldean dauden geruzetakoak. Hondakinak noizkoak izan daitezkeen jakiteko datuak emateaz gain, datuak falta direnean estratigrafiak izugarri laguntzen du aztarnategiak berreraikitzen. Kronologia
Aztarna arkeologikoen dataziorako fitxa
Izaki bizidunak eta karbono-14a
Aztarna arkeologikoen dataziorako Historiaurrea aztertzen duenak egiten duen lanaren barnean, izugarrizko garrantzia du aurkitzen diren hondakinak noizkoak diren jakiteak. Estratigrafiak eskaintzen dituen datuak nahikoa ez direnean, beste datazio-sistema batzuetara jo behar izaten da. Hondakinak oso antzinakoak direnean (milioi urte lehenagokoak), beste metodo batzuetara jo behar izaten da; horietako bat dugu, adibidez, potasio-argonaren metodoa, baina lur bolkanikoetan baino ezin da erabili. Horren zaharrak ez diren hondakinak aztertzeko, karbono 14a erabiltzen da, eta oso egokia da 400 urtetik 40.0000 urte arteko hondakin organikoak (animalienak edo landareenak) aztertzeko. 5
Osatu ondorengo esaldiak:
TipologiaHistoriaurreko aztarnategietan aurkitu diren hondakin materialen azterketa da. Oro har, giza taldeek harriak edo hezurrak erabiliz egindako gauzak izaten dira. Horrela, aro bakoitzari zein gauza dagokion zehazten dute.
Beste zientziak
Paleontologia
Antropologia
Antropologiak gizakiaren bilakaera eta gizartean egiten duen bizimodua aztertzen ditu: antolamendua, jokaera, kultura, etab. Paleontologiak, fosilen azterketaren bidez, izaki bizidunen bilakaera ikertzen du. |