Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gure planeta
Bukatu aurretikUnibertsoa big bang izeneko leherketa baten ondoren sortu zen duela 15.000 milioi urte inguru eta leherketaren ondoren galaxiak, izarrak, planetak etab. sortu ziren. Galaxiak milioika izarren multzoak dira. Gu Esne Bidean edo Santiago Bidean bizi gara. Izarrak gas beroz osatuta daude, helioz eta hidrogenoz besteak beste, eta argia eta beroa sortzen dituen energia asko askatzen dute. Neurriaren eta distiraren arabera, hainbat izar-mota daude. Gizakiok izar horietako batzuk konstelaziotan bildu ditugu. Izar batek, Eguzkiak hain zuzen ere, eta horren inguruan biraka dabiltzan beste argizagi batzuek osatzen dute Eguzki-sistema: planetek, sateliteek, asteroideek, kometek eta meteoritoek. Gu bizi garen planeta Lurra da. Gainerakoak bezala, bi mugimendu egiten ditu: bata errotazio-higidura da eta bere ardatzaren inguruan egiten du; errotazio-higidurak egunak eta gauak sortzen ditu. Bigarren mugimendua Eguzkiaren inguruko translazio-higidura da eta horixe da urtaroen (udaberria, uda, udazkena eta negua) jatorria. Ilargia da Lurraren satelite bakarra. Gizakiak historian zehar unibertsoa ikertzeko interesa agertu du. Horretarako, unibertsoari buruzko informazioa bildu eta aztertu du, lehenengo, begiekin ikusten ziren datuak bilduz eta, gero, teleskopioen, irrati-teleskopioen, zunden, espaziuntzien, ibilgailuen eta abarren bidez. Lurra esfera baten bidez, argazkien bidez etab. irudika daiteke, baina mapen sistema erabiltzen da gehien. Gainazal kurbatu bat irudikatzeko orduan dagoen arazoa proiekzioen bidez konpontzen da. Mapak egiterakoan eta interpretatzerakoan hainbat alderdi izan behar ditugu kontuan: zein ikuspuntutatik egiten den, irudikatutako tokien orientabidea eta kokapena, eskala eta zeinu konbentzionalak. Mapak egiteko erabilitako eskalaren edo irudikatzen dituzten gaien arabera, hainbat mapa-mota daude. Bildumetan edo atlas deritzen liburuetan bil daitezke. Ideia nagusiak
Mapa kontzeptualaIkasitakoa egiaztatzen dutGehiago jakitekoArtikulu interesgarriakBitxikeriak |