Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma
Atala: Artea Erroman

Eskultura

Erromako eskultura

Eskultura erromatarraren barruan, erretratua nabarmendu zen, batez ere. Lantegi handietan egiten ziren, eta beren xede nagusia, garai hartako pertsonaia garrantzitsuenen oroitzapenak, enperadoreenak, senatarienak, jeneralenak eta abarrenak hilezkor bihurtzea zen; errealismo handiko estatuak ziren, nahiz eta askotan gorputza egiteko eredu bera erabiltzen zen eta burua baino ez zitzaion aldatzen, bezeroaren eskaeraren arabera.

Estatua mota ugari egiten ziren: gorputz erdikoak, gorputz osokoak, zutikakoak, zaldi gainean etab. Baina zalantzarik gabe bustoak izan ziren nabarmenenak.

Gertaera historikoei buruzko erliebeak ere garrantzi handikoak izan ziren. Oroitzapenerako eraikinetan ageri ohi dira.


Eraikin publiko gehienak eta aberatsenen etxeak mosaikoz apaintzen ziren.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.