Gaia: Erroma
Bukatu aurretik
Erromatar zibilizazioaz hitz egitean, hiru garai bereizten dira: Monarkiaren garaia, Errepublikaren garaia eta Inperioaren garaia. Errepublikaren garaian sistema politikoa demokratikoa zen. Lurraldeak izugarri hedatzea lortu zen eta Iberiar Penintsulara ere iritsi ziren. Erromatarrak iritsi aurretik Iberiar Penintsulan herri ugari bizi ziren. Inperioaren garaian, enperadoreak bere gain hartu zuen botere osoa.
Pertsona askeek eta esklaboek osatzen zuten Erromatar gizartea. Pertsona aske horietako batzuk hiritarrak ziren, beste batzuk ez. Hiritarrek sistema politikoan parte hartzeko eskubidea zuten.
Erromatar ekonomiaren oinarri nagusia nekazaritza zen. Esklaboek latifundio izugarriak lantzen zituzten. Erromatarrek teknika eta labore berriak ekarri zituzten. Lanabesetan ere berrikuntza handiak egin zituzten. Honen ondorioz, ekoizpena areagotu egin zen.
Erromatar erlijioa hasieran, politeista zen. Aurrerago, kristautasuna zabaldu zen Erromatar Inperio osora, eta erlijio ofizial bihurtu zen.
Erromatar artean, arkitektura nabarmendu zen. Herri-lan, eraikin zibil eta oroitzapenezko monumentu asko egin ziren.
Mapa kontzeptuala
Ikasitakoa egiaztatzen dut