Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Erroma
Atala: Erromako bizimodua
Etxebizitza eta familiako bizimodua
Erromatar domus
Erromatar aberatsen etxeek domus izena zuten, eta familia bakarreko etxeak ziren. Patioa (atrio) eta putzua (impluvium) euri-ura bildu ahal izateko, eta baita lorategia ere (peristilo) zeuzkaten. Patioaren inguruan, gelak zituzten (cubicula). Oso altzari gutxi eta oso funtzionalak ziren. Etxe batzuek lokalak zituzten kale aldera, eta saltoki gisa erabiltzen ziren.
Domus baten eskema eta planoa
Peristilo
Aberatsek villak egiten zituzten landa eremuetan, eta luxu handiko etxebizitza eta inguruan nekazaritzarako erabiltzen ziren lurrak izaten zituzten. Horrelako lur eremuetan, ehunka esklabok lan egiten zuten. Guganaino iritsi den inperioko villarik ederrenetarikoa, Tivolin dagoen Hadrianoren villa da. Herrietan, jende gehiena lauzpabost oin zituzten etxadietan, insulae izenekoetan, alokatutako etxebizitzetan, bizi zen. Behe-oinean saltokiak zeuden. Zurezkoak ziren denak, gela txikikoak eta urik edo berokuntza-sistemarik gabekoak. Familiako bizimoduari dagokionez, aita zen pertsonarik garrantzitsuena. Hura zen familiako ondasunen jabe bakarra, eta emaztea eta seme-alabak asko kontrolatzen zituen. Semeak nahiago zituztenez, askotan, neska jaioberriak hiltzen uzten zituzten. Emakumeak pertsona heldutzat hartzen ziren hamalau urtetik aurrera eta, oso ohikoa zen, 15 urte bete aurretik ezkontzea. Umeak erditzen zituztenean bizirik gelditzen baziren, askotan, 30 urterekin amona bihurtzen ziren. Aberatsek eta ondo bizi direnek ere jaioberriak hiltzen uzten dituzte, horrela, geratzen diren ondorengoek, ondasun gehiago izango dituzte. Agur Alis. Erditzen bazara onena opa dizut; mutila bada zaindu ezazu, baina neskatila bada, hiltzen utzi. 8
Ondorengo testu hauek arretaz irakurri eta galderei erantzun
9
Idatzi zure koadernoan Pertsonaia historikoen ekintzak aztertzeko prozedura aplikatuz, Erromako gizonak lehen irakurri dugun gutun hori, zergatik bidali zion emazteari azaltzen saiatu. Neska-mutil erromatarrak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetara joaten ziren hamabi urte bete arte. Han irakurtzen, idazten, eta matematikako oinarrizko eragiketak egiten ikasten zuten. Idazteko, ikasleek argizariz estalitako taulatxo batzuk erabiltzen zituzten eta, puntzoi baten bidez, idazten zuten gainean. Liburuak pergamino edo papiro-paperezko erroiluetan idazten ziren, tintaz. Goi-mailako hezkuntza herritar aberatsen semeentzako zen, eta goi-mailako ikastetxe horietan, grekoa, gramatika, matematika, historia, astronomia, oratoria etab. ikasten zituzten; kirola ere egiten zuten. Hamazazpi urtetik aurrera, eta 60 bete arte, erromatar gizon guztiak soldadu erromatar izan zitezkeen. 10
Erantzun zure koadernoan Zergatik uste duzu Erromatarren munduan hainbesteko garrantzia ematen ziotela oratoriari? Erromako herritarrek zergak ordaindu behar zituzten, armada eta herri-lanak (galtzadak, zirkuak, teatroak, estolderia, bainuetxeak, gimnasioak etab.) ordaintzeko. Biltzen zenaren zati handi bat, jaiak eta doako ikuskizunak antolatzeko erabiltzen zen, eta horietan janaria banatzen zitzaien herritar behartsuenei. |