Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma
Atala: Erromako bizimodua

Jarduera ekonomikoak

Erromatarren munduan, nekazaritza zen ekonomiaren oinarria. Inperioko bazter guztietan zehar, nekazariek ustiatzen zituzten nekazal-koloniak sortu ziren. Erromako nobleziak villa handiak hartzen zituzten latifundio izugarriak zituen, eta langileen buru zenaren begiradapean, esklabo ugarik lan egiten zuten latifundio haietan. Lurralde haiek, askotan, armada utzi ondoren, militarrei erretirorako ematen zitzaizkien sari modukoak ziren.

Olibondo

Garia, mahatsondoa, olibondoa, fruta-arbolak eta barazkiak landatzen ziren, batez ere. Horiekin guztiekin jendeak oso gustuko zituen produktuak lantzen ziren, Hispaniako ardoa edota Afrika iparraldeko olioa, adibidez.

Erromatarrek lurra lantzeko teknika berriak sartu zituzten eta ureztatze-sistemak eta nekazaritzako lanabesak izugarri hobetu zituzten. Horrek ondorioz, ekoizpena izugarri handitzea ekarri zuen. Abeltzaintzak ere garrantzi handia izan zuen, baina betiere, nekazaritzaren osagarri gisa.

Erromatar goldea
Ponpeian denda

Erromatarren mundua, meatzaritza garrantzi handiko jarduera izan zen ere. Lanabesak, armak eta luxuzko produktuak egiteko behar zituzten metalak meategietatik lortzen zituzten.

Elikagai eta lehengai ugari izateak artisautza bultzatu zuen, herrietan batez ere, bertan artisau askok lan egiten baitzuen: ehuleek, urreginek, eltzegileek etab. Beste langile batzuek, igeltseroek, arotzek edota pintoreek, adibidez, partikularren etxeak egiten edota herri-lan handiak egiten parte hartzen zuten, esklabo ugarirekin batera. Gainera, haragia, arraina, berdurak eta frutak, ogia eta sukaldatutako janariak saltzen zituzten saltoki asko zeuden. Beste hainbat lanbide ere bazeuden: abokatuak, irakasleak, funtzionarioak, poliziak, suhiltzaileak...

Erromatar inperioaren ekonomia

Nekazaritzako eta artisautzako ekoizpena handitzeak Inperioko probintzien arteko trukeak sustatu zituen. Txanpon erromatarraren erabilerak ere, oinarrizko funtzioa bete zuen horretan. Gainera, galtzaden sare zabala zegoen inperioko probintziak elkarrekin komunikatzeko, urrutiko merkataritza, gehienbat, itsasoz egiten bazen ere.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.