Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma
Atala: Iberiar Penintsularen konkista eta erromanizazioa

Antolamendu administratiboaren bilakaera

Erromatarrek Guerra Punikoen barruan konkistatu zuten Iberiar penintsula; dakizunez, gerra haietan Erromatarren eta Kartagotarren armadak borrokatu ziren. Bigarren Gerra Punikoan, Kartagotarrak, Anibalen agintepean, Iberiar penintsulan sartu ziren eta Italiaraino heldu nahi izan zuten, Pirinioak eta Alpeak zeharkatuz. Kartagotarren armadaren hornidura-bideak eteteko, erromatarrek bi armada bidali zituzten Ampuriasera (Girona), K.a. 218. urtean. Hamabi urtez borrokatu ostean, erromatar armadak Mediterraneoko kostaldean nagusi izatea lortu zuen.

Lurralde hark eskaintzen zituen aukera ekonomikoez jabetzean (nekazaritza, abeltzaintza, meategiak etab.), Hispania osoa konkistatzea erabaki zuten. Konkistak berrehun urte iraun zuen, K.a. 19. urte arte, orduan menperatu baitzituzten penintsulako azken erresistentzia-guneak (Kantabriarrak eta Asturiarrak).

Hala ere, konkistak iraun bitartean ez ziren gatazkatan soilik ibili. Zenbait herrik, hala nola Zeltiberiarrek edota Lusitaniarrek gogoz eutsi zieten Erromatarren erasoei. Beste batzuek, aldiz, nahiko azkar onartu zituzten Erromatarrak eta adiskidetasunezko itunak sinatu zituzten. Gainera, batzuetan, Erromatarrek konkista “eten” eta zituzten armadak munduko beste leku batzuetara eramaten zituzten.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.