Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erroma
Atala: Iberiar Penintsularen konkista eta erromanizazioa

Iberiar penintsula Erromatarrak heldu zirenean

Idazle Erromatarrei eta Greziarrei esker, Erromatarrak penintsulan sartu zirenean, bertan, herri ugari bizi zirela badakigu. Literatur iturriek eskaintzen diguten informazioari, arkeologiak eta epigrafikoek eskaintzen digutena gehitu behar zaio.

Historialariek bi kultur-eremu bereizi dituzte: iberiarra eta indoeuroparra. Iberiar eremuko herriek erromatar zibilizaziotik gertuagoko antolamendua eta kultura zituzten. Gainerako biztanleak basatitzat hartzen zituzten erromatarrek, haien kultura eta ohiturak oso desberdinak zirelako.

Zeltak
Iberoak

Eremu indoeuroparrak bertan bizi ziren herrietako hizkuntzaren jatorritik hartu zuen izena. Herri horiek penintsularen iparraldean, erdialdean eta mendebaldean eta Akitania osoan zeuden. Europa erdialdeko kulturen eragina handia zuten, eta abeltzaintza zen beren bizibide nagusia. Zeramikazko gauzak, burdinazko eta brontzezko armak, eta artilea lantzen zuten; merkataritza-harremanak urriak ziren. Zuten kultura, Zeltiberiarra zela esaten da.

Eremu Iberiarra penintsularen ekialdean eta hegoaldean zegoen. Nekazaritzan eta merkataritzan aritzen ziren herriak hartzen zituen. Herrixka handitan bizi ziren, eta idazten eta burdina lantzen bazekiten. Mediterraneoko beste herri batzuekiko (greziarrekin, feniziarrekin, kartagotarrekin) harremanak izan zituztelako garatu ziren horrenbeste; izan ere, zibilizazio haiek garapen handiagoa izan zuten.

Mapa
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.