Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Grezia
Atala: Garai Arkaikotik Helenismora
Garai KlasikoaK.a. 500 urtetik, Asia Txikian, gaur egungo Turkian, kokatuta zeuden polis helenikoak Persiarren menpe egon ziren. Horietako batzuk altxatu egin ziren, eta laguntza eskatu zieten gainerakoei, baita Atenasek eta beste polis batzuek erantzun ere. Horixe izan zen, Mediar gerren hasiera. Dario errege Persiarraren armadak menpean hartu zituen, ordea, eta Mileto suntsitu zuen, Persiarren lehen erasoei gogotik eutsi bazien ere. Gainera, Dariok gainerako polisak menpean hartzea erabaki zuen.
Mediar gerrak
Greziar herriek, Atenas buru zutela, Inperio Persiarrari aurre egiteko, elkar hartzea erabaki zuten eta Maratongo gudu famatuan borrokatu ziren biak. Greziarrak atera ziren garaile. Urte batzuk geroago, Darioren semeak, Xerxesek, greziar lurraldea hartzeko, armada izugarria antolatu zuen. Orduan ere, herriek elkar hartu zuten, Espartaren eta Atenasen gidaritzapean. Persiarrek greziarren lurraldean sartzea lortu zuten, baina azkenean, greziarrek menpean hartu zituzten, bai lurrean, bai itsasoan ere. Atenas Persiarren kontrako gerretatik hobekien atera zen polisa izan zen; izan ere, horien kontra nabarmenen egin zuen polisa izan zen, baina baita gerren ondorioak gehien nozitu zituena ere. Beste polis batzuekin batera, Delosko Liga osatu zuen, Persiarrengandik babesteko ituna: Atenas eta beste herri batzuek itsasontziak jarri zituzten, gainerakoek dirua, fondo komun batean sartu zutena. Gainera, Atenasek, Pireo bere kaian, beste herrientzako ontziak eraikitzen hasi zen. Aberastu egin zen, eta gainontzeko mundu greziarraren gaineko hegemonia lortu zuen.
Perikles
Persiarren arriskua pasatu zenean, zenbait herri Delosko Ligatik bereizten ahalegindu ziren, baina Atenasek ez zien utzi; menpean hartu zituen eta, zigor gisa, kolonia militarrak ezarri zituen bertan. Delosko Ligaren altxorra, Atenasera eraman zuten, eta berehala, gainerako polis guztiak hartu zituen menpean. Perikles gobernaria nabarmendu zen, batik bat, garai hartan, Atenasko gobernu-sistema demokratikoagoa egietaz gain, ekonomia hobetu eta artea eta letrak sustatu baitzituen. Garai hartan egin zen, adibidez, Atenasko akropolia; zientzien eta filosofiaren munduko pertsonaia handiak ere garai hartan bizi izan ziren. Atenasko loraldi horri “Periklesen mendea” deitu izan zaio. Gainerako herriek ez zuten Atenasen hegemonia eta nagusitasuna onartzen; izan ere, Atenasek horietako zenbaiten aurka indarra erabili zuen. Atenasen etsai zen polis batek, Espartak, Peloponesoko Liga osatu zuen beste herri batzuekin, eta Peloponesoko gerrei ekin zien Atenasen aurka. Ligak Greziaren erdigunea eta hegoaldea menpean hartzea, eta Atenas inguratzea lortu zuen, baina Atenasek ez zuen hornidurarik falta izan itsasontziei esker. Urte ugariz elkarri erasoka ibili ondoren, Espartaren eta Atenasen arteko bakea sinatu zen, baina aliatutako polis batzuek ez zuten onartu.
Garai Klasikoa
Gerra berrien ondoren, Atenasek bere nagusitasuna galdu zuen; nekazaritza lur jota zuen, harresiak eraitsi behar izan zituen, Espartako soldaduak onartu behar izan zituen lurraldean, eta demokratikoa ez zen gobernu-sistema ere onartu behar izan zuen. Gerora, sistema demokratikoa berriro ezarri bazuen ere, Atenas ez zen inoiz lehengoa izan. Esparta, Grezia osoko herri indartsuena bihurtu zen eta Greziar herri asko, demokratikoak ez ziren gobernu-sistemak ezartzera derrigortu zituen. Horren ondorioz, berriz ere, herri greziarrek elkar hartu zuten eta, persiarrekin bat eginik, gerra eta gatazka askotan parte hartu zuten. Tebasek Esparta hartu zuen menpean, eta zenbait urtez, hori izan zen nagusi Grezian. Greziar herrien arteko gerra eta gatazka horien guztien emaitza, herrien banaketa eta ahultzea izan zen. Horrela, Greziako iparraldeko errege batek, Mazedoniako Filipo erregeak, nahiko erraz konkistatu ahal izan zituen. 6
Erantzun zure koadernoan.
7
Erantzun zure koadernoan.
"Orduz geroztik, despotismo handiz jokatu zuen, Khios, Samos eta Lesbosekin izan ezik, haiek bere inperioaren zaindaritzat baitzituen (…). Aliatuek Atenasko jendeari elikagaia erraztu zioten, haien zergek eta ordainek 20.000 gizakiri ematen baitzieten jaten. Epaileak 6.000 inguru ziren; arkulariak 1.500; eta 1.200 zaldizko; Bulegoko kideak 500dik gora ziren; armadaren armategietan 500 kide baino gehiago ziren, eta Akropoliko goarnizioan beste 50; herriko agintariak 700dik gora ziren. Jende multzo hori guztia, aliatuen kontura bizi zen.” Aristóteles. Atenasko konstituzioa (K.a. IV. mendea) 8
Aurreneko testua irakurri eta eratzun zure koadernoan
|