Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta II

Lurraren osaera

Lurraren sorrerari buruzko teoria hedatuenak hauxe dio: gas eta hautsez osatutako hodei bat uzkurtu egin zen Eguzkia sortu arte. Hodei handi haren beste zati batzuek planetak agerrarazi zituzten. Lurrean, nikelak eta burdinak osatu zuten nukleoa, eta gainean, harri urtuz osatutako ozeanoak zeuden. Orain dela 4.000 milioi urte inguru hasi zen Lurraren gainazala osatzen. Denborak aurrera egin ahala, gero eta zabalagoa egin zen eta sumendiek gasak jaurtiki zituzten atmosferara. Ur-lurrunaren kondentsazioak ozeanoak agerrarazi zituen.

Lurraren osaketa

Lurraren geruzak

Hainbat geruzak osatzen du Lurra: atmosfera, hidrosfera, litosfera, mantua eta nukleoa. Gainera, ez dugu ahaztu behar, Lurra dela oxigenoa eta ur ugari dituen planeta ezagun bakarra.

Atmosfera, Lurraren inguruan dagoen gasez osatutako geruza da. 1000 km. baino gehiagoko zabalera du.

Hidrosfera, uraz osatutako geruza da. Batez ere itsasoek eta ozeanoek osatzen dute, baina baita lakuek, ibaiek eta lur azpiko urek ere.

Litosfera, planetaren lehenengo geruza solidoa da. Bi geruza ditu: Lurrazala (kontinenteak, irlak eta ozeanoetako hondoa osatzen dituena), eta goi-mantua. Litosfera, hamabi bat plaka tektonikotan banatuta dago. Astenosferako arroka ia urtuek kontinenteak lurrazaletik mugitzea ahalbidetzen dute.

Litosfera

Mantua, lurrazalaren oinarritik, gutxi gorabehera, 2.900 km-ko sakonera doa. Harri solidoez osatuta dago, maila sakonetan material urtuak agertzen badira ere.

Nukleoaren kanpoko geruzak 2.000 km-ko zabalera du, eta isurkari egoeran dauden materialez osatuta dago (burdinaz eta nikelez batez ere); eta barruko geruzak 1.350 km-ko erradioa du. Bertan 6.000 ºC baino gehiagoko tenperaturak egoten dira.


© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.