Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizadia historia hasi aurretik
Atala: Historiaurreko garaiak: Neolitikoa

Iraultza neolitikoa eta Burdin Aroa

Duela 10.000 urte inguru, tenperaturak igo egin ziren. Klima-aldaketa horren ondorioz, elur-orein eta bisonteen talde handi haiek desagertu egin ziren eta, horregatik, gizon-emakumeek elikatzeko modu berrien bila hasi behar izan zuten. Mesolitiko izena jasotzen duen aldaketa prozesu baten ondoren, bizimodu berri bati ekin zion gizakiak eta, horregatik, aro berri horri iraultza neolitikoa esaten zaio.

Bizitza Neolitikoan

Neolitiko terminoak harri berria esan nahi du, garai hartan, harria askoz gehiago lantzen eta leuntzen hasi baitziren. Hala ere, aroaren ezaugarri nagusia nekazaritza eta abeltzaintza agertzea, eta pixkana-pixkana, jarduera horiek hedatzea izan zen. Horrela, harrapari izatetik ekoizle izatera igaro zen gizakia. Iraultza horren ondorioz, gizateriaren zati handi batentzat ehizak eta fruitu bilketak baliabide bakar izateari utzi zioten eta, ondorioz, sedentario bihurtu zen gizakia.

Pertsonak, pixkana-pixkana, nekazaritza inguruetan eta herrixketan bildu ziren, eta Catal Hüyük edo Jeriko dira herrixka horien bi adibide. Gehienetan, ibaiertzetan kokatzen ziren herrixkak hauek eta etxeak pezozko hormaz egiten ziren.

Janariak ugaltzeari esker, lana banatu egin zen eta lanbide berriak sortu ziren (zeramistak, ehuleak, igeltseroak etab.), pertsona guztiek ez baitzuten zertan nekazaritzan lan egin. Artisauek beren lanak eta zerbitzuak eskaintzen zituzten janararien truke eta horixe izan zen, hain zuzen, merkataritzaren sorrera.

Tresnak eta lanabesak: igitaia, errota, goldea etab.
Neolitikoko herrixka

Horrez gain, jendea hobeto elikatzen hasi zen eta heriotza-tasa jaitsi egin zen; ondorioz, biztanleria izugarri hazi zen.


Ezkila formako zeramika

Biztanleen kopuruak gora egin zuenean, gizartea ere antolatuago zegoen. Beharrezkoa zen, esate baterako, pertsona batzuek obra publikoak zuzentzea, edota uraren banaketa koordinatzea, beste batzuek hiria defendatzea, edota justiziaz arduratzea etab.

Gainera, zurezko goldea asmatzeak, ureztatzeko sistemak sartzeak eta nekazaritza lanetan animaliak erabiltzen hasteak nekazaritzako produkzioa izugarri handitzea izan zuen ondorio nagusi. Horri esker, herritar askok artisautzan edo merkataritzan lan egin ahal izan zuten.


23
  • Zergatik lotzen da zeramikaren agerpena nekazaritza jardueren hasierarekin?
24
  • Aztertu nekazaritza Ekialde Hurbiletik nola hedatu zen eta egin mapa bat.
Burdinaren metalurgia

Metalurgiaren sorrera oinarri-oinarrizko gertakaritzat hartzen da gizateriaren historian. Metalak aspalditik ezagutzen baziren ere, hasieran helburu estetikoetarako edo apaintzeko baino ez ziren erabiltzen. Gero, metalen abantailak ezagutzen hasi zirenean, beste neurri bateko gauzak landu zituzten eta era guztietako tresnak egiten hasi ziren: armak, nekazaritzako lanabesak, apaingarriak etab. Lehenengo ezagutu zen metala kobrea izan zen, baina oso biguna zenez, metal horren erabilera ez zen hedatu. Kobrea eta eztainua nahastuz, brontzea erabiltzen hasi ziren hurrena. Oso gogorra zenez, pixkana-pixkana lehen harriz egiten ziren gauzak material hori erabiliz egiten hasi ziren. Azkenik, burdinaren metalurgia aurkitu zen, eta Europa osoan zehar hedatu zen, Kristo aurreko lehen milurtekoan.

Neolitikoko gizon-emakumeen artean, adierazpen erlijiosoek garrantzi handia izan zuten. Horren adierazgarri dugu arkitektura megalitikoa. Hilobi-monumentuak eraikitzeko harri handiak erabili zituztelako deritzo horrela arkitektura mota horri.

Trikuharriak zutikako bi harri edo gehiagorekin eta horien gainean ezarritako beste batekin osatutako hilobiak ziren. Zenbait trikuharritan, komunitate bereko ehunka pertsona lurperatzen ziren.

Arkitektura megalitikoa

Menhirrak lurrean sartutako harri handiak ziren. Biribilean kokatzen direnean, cromlech edo harrespila esaten zaie. Askotan, menhirrak lerro batean edo paraleloan kokatutako lerro gehiagotan ezartzen ziren; multzo horiei errenkadak deritze.


25
  • Bildu informazioa beste eraikin megalitiko batzuei buruz, eta marraztu zure koadernoan: korridoredun hilobiak, taulak, nabetak, talayote direlakoak…
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.