Hasiera Contacto Menua Edukia
1º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gure planeta
Atala: Lurraren irudikapena: mapak eta irudiak

Mapak

Zeinu konbentzionalak mapa batean

Mapak eta planoak goitik eta bertikalean behatutako espazio baten irudikapen sinplifikatuak dira, hau da, “txori-begizko” perspektiba erabilita. Gainera, mapak konbentzionalak dira, hau da, erraz uler daitezkeen zeinuak edo sinboloak erabiltzen dituzte.

Zeinu konbentzionalen bidez, inguru jakin bateko ezaugarri eta elementu askori buruzko informazioa eman dezakegu. Baina bada irudikatzen zailagoa den alderdi bat: erliebea.


25

Erantzun zure koadernoan.

  • Zeinu konbentzionalak kontuan hartuta, honako hauek bilatu goiko mapan: urtegia, autopista, gaztelu bat, aireportu bat, eraikin erlijioso bat, trenbide-linea bat.
26

Erantzun zure koadernoan.

  • Irudimeneko irla baten mapa egin, eta goian aipatutako zeinu konbentzionalen bidez, elementuak irudikatu.
Erliebe mapa

Hasiera batean, erliebea irudikatzeko, mendiak eta mendikateak ikusten ditugun bezala marrazten ziren edo zerra-hortzen forma ematen zitzaien.

Erliebe mapa

Aurrerago, itzalen sistema sortu zen. Erliebea lerro labur eta paraleloen bidez irudikatzen da; elkarrengandik oso hurbil daudenez, itzala egiten dutela dirudi. Lerro hauen bidez, erliebea irudikatzen da baina garaiera ez.


Erliebearen irudikapena

Egun, erliebea irudikatzeko gehien erabiltzen den sistema sestra-kurben sistema da. Itsasoaren mailatik gora, altuera berean dauden lurzoruko puntuak batzen dituzten lerroak dira. Kurbarik gabeko inguruek tarteko altuerak irudikatzen dituzte. Behatuz gero, erraz jakin dezakegu lurra laua edo menditsua den, malda txikiak edo handiak dituen..., eta bestetik, irudikatutako edozein inguru edo objektu zein altueratan dagoen jakin dezakegu. Mapa batzuetan kolore bidez osatzen dira, eta tonu berdeek inguru baxuenak adierazten dituzte, marroiek, aldiz, garaienak. Zuria, batzuetan, elur iraunkorrak dituzten guneak adierazteko erabiltzen dira.

Irudikatzen dutenaren arabera, hainbat mapa mota daude:

  • Mapa topologikoak. Lurrazalean dauden elementu naturalak (erliebea, ura, landaredia...) irudikatzeko erabiltzen dira, eta elementu artifizial batzuk ere irudikatzen dituzte, adibidez garraio-sareak, biztanleria bizi den guneak... Hirietako, probintzietako eta estatuetako mugak ere irudikatzen dituzte. Informazio ugari ematen digute.
  • Mapa tematikoak edo espezifikoak. Lurrazalaren zati batean edo lurrazal osoan isla daitezkeen gai zehatzak irudikatzen dituzte. Toki horien ondoan, oso garrantzitsua da tokiok deskribatzeko zeinu konbentzionalak erabiltzea. Honako hauek mapa tematikoak dira:
    • Itsasoko edo uretako nabigazio-kartak: kostaldeei, uren sakonerari, itsasargiei eta abarri buruzko informazioa dute.
    • Mapa politikoak: zatiketa politikoak edo administratiboak adierazten dituzte.
    • Mapa ekonomikoak: inguru bateko lurraldeetan zein zeregin (nekazaritza, industria...) garatzen diren adierazten dute, zeregin horietatik zer lortzen den, merkataritza-ibilbideak...
    • Mapa historikoak: garai bakoitzeko mugen egoerak irudikatzen dituzte, bidaia eta migrazioetan egindako ibilbideak, gudak...
    • Errepideetako mapak.
    • Mapa klimatikoak.
    • Biztanleriaren mapak.
30

Erantzun zure koadernoan.

  • Zein informazio ematen digute ondorengo mapa hauek? Zer adierazten digu mapa bakoitzak kontinenteei buruz?

Erlijioen mapa
Hizkuntzen mapa
Temperaturen mapa

Lurrazala irudikatzeko beste era bat, aireko argazkiak dira. Espazioaren ikuspegi zehatzak ematen dituzte eta, horregatik, denboran zehar lurralde batean gertatutako aldaketak konparatzeko erabiltzen dira. Zein ikuspuntutatik hartu diren kontuan izanda, honelakoak izan daitezke:

  • Bertikalak, mapak eta planoen antzekoak.
  • Zeiharrak, goitik ikusita baina ez bertikalki.
  • Panoramikoak, horizontearen lerroa erakusten dutenak.
32

Erantzun zure koadernoan.

  • Atlasarekin egin beharreko lanaren urratsetan oinarrituta, honako puntu geografiko hauei buruzko informazioa bilatu: Himalaia, Canberra, Titikaka, Bering, Gasteiz, Kantauri Itsasoa, Valladolid.
33

Erantzun zure koadernoan.

  • Taldeka, atlas batean hurrengo gai hauetako bati buruzko mota guztietako informazioa bilatu, eta informazioaren laburpena egin: klima, landaredia, biztanleria, hizkuntzak, baliabide mineralak, industria, merkataritza... Datu horiek biltzeko hurrengo gidoiak lagungarri izan daitezke.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.