Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Natur inguruneak
Natur ingurune hotzak
Natur ingurune hotzak
Lurburuetan edo inguruetan, eta mendi garaietan kokatzen dira natur ingurune hotzak. Inguru horietan oso jende gutxi bizi da, kokapen geografikoaren eta klimaren ondorioz, tenperaturak oso baxuak direlako eta elur ugari egiten duelako. Lau ingurune hotz nagusi bereiz ditzakegu: lurburuak, tundra, taiga eta mendi alpinoak. Lurburuak
Lurburuak
Lurburuetako iparraldeko (boreala) eta hegoaldeko (australa) inguruak oso hotzak dira. Eguzkiaren izpiek Lurreko beste edozein puntutan baino inklinazio handiagoa dutelako dira hain hotzak. Bi lurburuek kontraste handiak dituzte. Faunan, argi eta garbi, ikusten dira kontraste horiek. Artikoan, hartz zuriak, azeri artikoak, itsas txakurrak, mortsak, narbalak (itsasoko animalia) etab. aurki ditzakegu. Antartikan, pinguino ugari eta itsas txakurren hainbat espezie daude. Ipar hemisferioan, tundra, baso boreala eta energi iturrien (petrolioa, gasa eta ikatza) aztarnategiak daude, eta horrek gizakiari jarduera batzuk egiteko aukera ematen dio. Hego hemisferioan, Suaren Lurraldean izan ezik, ez dago ez tundrarik eta ez baso borealik eta nazioarteko hitzarmenek meategien ustiapena debekatua dute. TundraTundra (finlandieraz zuhaitzik gabeko lautada esan nahi du) lurburuetako ingurunearen eta taigaren edo koniferoen basoaren arteko natur ingurunea da. Landaredia, sastrakadiek (txilarra, zumea eta urki nanoa), goroldioek, likenek eta algek osatzen dute eta ez dute 50 cm. baino gehiagoko altuera hartzen.
Oso ingurune lehorra bada ere, tundrako fauna oso aberatsa da. Animalia handienen artean idi musketaduna eta elur-oreina (Ipar Amerikan karibua) aipatu behar ditugu. Otsoak, azkonar jatunak eta azeri artikoak ere badaude. Tundran hegazti-espezie gutxi batzuk baino ez dira modu iraunkorrean bizi, elur-hontza adibidez. Hala ere, urtero hegazti migratzaile ugari igarotzen dira handik, hala nola, hegazti zangaluze txiki batzuk eta hainbat ahate-espezie. Ugaztun txikiak ere badaude, hala nola suslikak, lursaguak eta lemingak, beste animalia askoren elikagai direnak. Taiga edo baso boreala
Izeiak
Baso boreala
Taigak (errusieraz baso iluna eta misteriotsua) Ipar Amerikako, Siberiako eta Eskandinaviako azalera handiak hartzen ditu. Taigako klimari dagokionez, neguak oso hotzak dira eta elur asko egiten du. Udak hezeak dira. Horregatik da hain pobrea lurra. Landarediari dagokionez, landare koniferoak dira nagusi, pinuak edo izeiak adibidez. Iparraldeko mugan koniferoak eta hosto erorkorreko zuhaitzak nahastuta daude.
Fauna
Lurralde alpinoakMendi alpinoei Alpeetako mendizerratik datorkie izena. Alpeak Europa Erdialdeko hegoaldean daude eta 1.200 km- batean kokatzen dira, Genoako golkoan hasi eta Danubio ibairaino (Frantzia, Italia, Suitza eta Austria) heltzen dira. Baina Amerikako Mendi Harritsuak, Appalacheak eta Andeak, Asiako Kaukasoa eta Himalaia, Afrikako Atlasa eta Etiopiako, Kenyako eta Ruandako mendiak eta Australiako mendikatea ere, alpinoak direla esaten da. Mendi alpinoen banaketa geografikoaren ondorioz, mendi horietako landarediak eta faunak espezie asko biltzen ditu. Landaredia baldintza klimatikoen (tenperatura baxuak eta haize gogorrak) egokitzapenaren erakuslea da, eta landareak, baxuak, trinkoak eta ia zurtoinik gabeak dira, eta askok sustrai luzeak dituzte, lurzoruan hobeto finkatzeko, eta lur lehorretan ura lortu ahal izateko.
Fauna ere, mendiak non dauden kontuan izanda, ugaria da, eta animalia asko daude: ungulatuak, hala nola, Asiako mufloia, Tibeteko gazela, Tibeteko astoa, jaka, antilopea, basahuntz alpetarra etab.; felidoak, hala nola elurretako lehoinabarra; hegaztiak, hala nola belatxinga, arrano beltza, kondorra, txolarre alpetarra etab.
|